Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Motz 
   
Irudia: Kristina Fernandez    
pdf    

Jo eta bertan garbituko duela erabakita esnatu da izerdi patsetan. Kostatu zaio bere onera etortzea, nola arraio den posible, garai hartako kontuak ibili izana buruan jira-bira ametsetan. Nahita ere idazten asmatuko ez lukeen detaile txikienez bizi izan du amesgaiztoa. Gainera, oso denbora laburrean izan da guztia: komuneko buelta egin eta artean ordubete behinik lo segi zezakeela pentsatuz oheratu da, elizako kanpaiek goizeko zortziak jotzen zituzten bitartean, eta, zortziak eta laurden dira izututa ohetik jaiki denean.

Sukaldera joan, eta dagoeneko gosalduta dagoen Ireneri egun ona eman dio muxu batez.

- Zertara jaiki haiz horren goiz?

- Ez zakinat… Amesgaiztoa izan dinat.

- Gosaria jarriko diat.

- Ez berotu oraindik. Dutxatzera noan.

- Dutxatzera orain? Ez al ginen mendira joatekoak?!

- Bai, bai…Baina dutxa bero baten premia dinat. Berehala naun.

Inoizko ur beroenaren astinduak ere ez dio baretu egonezina. Beldur-dardaraz antzeman du gorputza, eta luze jo dio lehortzeak.

Gosaldu eta balkoira atera da zigarroa piztera. Halako batean, telefonoak hautsi dio igande goizeko berezko isiltasuna.

- Bai, esan…

- …

Minutu bat edo aritu dira hizketan. Gehiago ez. Irene galdezka joan zaio:

- Lagunen bat izango zuan…

- Ez, koadrilako bat.

***

Institutura eramaten dituen autobus-gidariak, motorraren dardarizoak soinean eragiten duen kilima ezdeusa baino ohikoagoa den iepa batez agurtu duenean jabetu da, geralekuan zain egon direnen artean ere, inork ez duela bere izenez agurtu. Inoiz horretan pentsatzen jarri gabea zen noski, baina, bat-batean etorri zaio, ez duela bere izena gogoan! Berari ere lekuz kanpokoa iruditu zaio “egun on, Leire” edo “aupa Inazio” edo “lanak egin al dituk, Bixen?” galdezka zeharkatu izana autobusa, aurretik atzeraino jendea bere izenez agurtuz. Eginahalak egin ditu, bai autobusean bertan, bai institutuaren atarian eta bai gelan ikasgaiarekin bete-betean ari zirenean ere, inon diren guztiei hitza eman eta norbaitek bere izenez agurtuko ote zuen esperantzaz. Baina, inork ez dio bere izenez deitu. Areago, iruditu zaio, sekula baino kasu gutxiago egin diola jendeak.

Hala, ikasgai batetik besterako tartearen aitzakian komunera doanarena eginez gelatik atera denean, eraikintzarrean inor ez balego bezalako hutsunea eta isiltasuna baizik ez ditu nabaritu. Zein ikusiko, noraezean eskaileretan gora eta behera ibili ondoren, institutua utzi eta kale bete jende zebilen hirian murgildu da, begirada ezagunen bat topatu nahian: bere izenez diosala egingo dion norbaiten bila. Ohikoak zituen denda, taberna eta bestelakoetan izan da aurrez aurrekoek bere izenez agurtuko dutelakoan, baina ezta batek berak ere.

Parkera sartu eta itzulinguruka, bere egunerokoan ezagutzen dituen guztien aurpegiak banan-banan pareta batera proiektatuko balizkiote bezala ikusi ditu. Bat-batean guztien izenak ahoskatu ditu bata bestearen atzetik, inongo zailtasunik gabe. Baina bere izena ez du gogoan! Badaki nor den, bere bizitza osoa irudikatu du, ustez heriotza aurreko azken unean gertatu ohi omen den antzera, baina ez du bere izenaren arrastorik txikiena ere…

Institutura itzuli da. Oraingoan, korridore bete jende, komunera sartu da herio batean. Ur-txorrota ireki eta konketara makurtuta aurpegia bustitzen ari zela, bere atzean dauden komunontzietako batean ura hustu dute. Krisketa hotsez atea ireki eta atzetik atera zaion koadrilako Sergiok eskuaz bizkarrean joz, “non ostia sartu haiz, Motz?” esan dio. Ahotsez ezagutzearekin batera ikusi du konketa gaineko ispiluan, eta eskuineko esku bustiarekin txamarrean ezkutuan zeraman ehizako ganibeta atera, eta ustez bihotza behar lukeen tokian sartu eta atera, sartu eta atera erabili dio tramankulua bularrean Sergiori. Ezkerreko eskuaz lepo-zintzurretik bultzaka atzeraka eramanez, utzi berria zuen komuneraino botaz, behin eta berriz ganibeta bularrean sartu eta ateraz.

Hura han odolusten utzita, ordura arteko urduritasunaren laurdenik gabe, komunetik alde egin du, Sergioren odol-zipriztinak baino gehiago direnekin arropak gorriz blai eginda. Bera komunetik ateratzea eta Sergioren azken garrasiek arrapaladan jendea bertaratzea bat izan dira.

Zorabiatuta korridorean erori eta ahoz gora, oraingoan, parkean ez bezala, jende-ilara beldurgarria du bere buru gainean: institutuko ikaskide izutuen begiradak goitik behera, aurpegiak bata bestearen atzetik noria baten antzera bueltaka dabilzkiola. Guztiak ezagunak, inoren izenak gogoan ez baditu ere.

***

Nahitaez Ospitaleren batean behar duen egoeran antzeman du bere burua, institutuko korridorekoa ez den sabaiari begira. Bi besoetara tutuak, botika usaina… Hizketan ari zaio Irene, presaka batean bezala:

- … balkoian etzanda, konortea galduta geratu hintzen igande goizean eta koma sakonean ekarri hindugun, nik ezin hindudan esnatu eta! Lasai, bihotza; ondo hagoela esan zidatek oraintxe; berehala igoko hautela gela batera. Atzo hire lagunak direla esan zidatean bi izan zituan. Gaur, berriz, zuen koadrilako Javi, Sergio eta Gregorio. Astearte arratsaldea duk, San Juan bezpera. Lasai, Martin…

- Martin… Martin Otamendi Gomez Agirre…

- Ondo al hago Martin?

- Bai, ondo nagon, Irene.

NOR DA

Joxe Begiristain Aizpurua

Ataunen jaio nintzen 1961ean. CAFen aritzen naiz Euskara

Teknikari lanetan. Lan-orduetatik kanpo betiko afizio izan dut

liburuak irakurtzea. Orain, literatur testuak idazteko oinarrizko ezagutzak

neureganatu nahian nabil Idazle Eskolan.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli