Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 HAUSNARREAN 
 
Joandako garaiak gogoan eta etorkizunaren itxaropenez bada ere
Oraina bizitzea da, gizakiontzat erruz zaila, oharkabean gertatzen zaigu eta. Pozez
Xahutu beharko genituzke egunero-eguneroko orduak, gozatuz, plazerean disfrutatuz,
Eta ez, presaka, egiten ari garena bukatzeko beste helbururik gabe bizi baikara.

 

Bizitzari arrastorik ere hartzeko inongo kontzientziarik gabe diraugu (ez baikara bizi).
Ez gara gai, dagoeneko, zertan, zertarako ari garen, pentsatzen jartzen gelditzeko.
Gizakiak berezkoa al du norberaren izateaz ez hausnartzeko joera hori?
Inoiz pentsatu al du bere baitan bildu eta
Rol-eredu jakin bateko, alegia, bizi-irautea beste lanik ez dugula uste izanda kanpoko
Interesik izan dezakeela gizabizitzak?...
Soinean daramatzagun burua eta bihotza, materia galkorra baino zerbait gehiago direla?
Tente ibiltzea, horiek osasun onez izateak baino harroago egin beharko gintuzkeen
Adiskide, lankide, etxeko eta maite ditugunenganako elkarbizitza jakinaren gain izatea,
Inoiz, edo uneoro-uneoro hobe, egin beharreko ariketa litzateke.

 

Niri, idazteak, isilean, bakarrik jartzeak ematen dit aukera hori. Egiten dudanaz
Ala egin nahiko nukeenaz berdin, hausnarrean jartzeko balio dit, idaztera jartzeak.
Inoiz pentsatu izan dut -zergatik ukatu?- gustatuko litzaidakeela pentsamenduak idatziz
Zirriborratzea, ez pentsa!

 

Portzierto, gaurkoan horixe bera egin nahi izan dut: bizitzari buruz idatziz hausnartzea,
Ustez bi gauzak lortuko nituela pentsatuz, alegia, hausnartzea eta idaztea, eta
Rara avis izango bai nintzatekeen helburua lortu izan banu, ez hausnartu eta ez idatzi; ezta
Urrik eman ere! Noizbait idazketa hobetzeko gai izan naizela konparatzeko balioko ahal dit!
Amen.

Joxe Begiristain

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago