Poesia
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 26003
MAIA URROZ, Ainara " Eguneroko egunen batean" L. Luma berrien eleak. 5. zb., 26. or.Egunen batean negar egiteko zorian bazaude... ...dei iezadazu; ez dizut hitzematen irri eginaraziko dizudanik, baina zurekin egin dezaket negar. Egunen batean laster egiteko gogoa baduzu... ...zalantzarik ez izan niri deitzeko; ez dizut hitzematen gelditzeko eskatuko dizudanik baina zurekin egin dezaket laster.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vega Olaeta,Ziortza
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 25996
VEGA OLATE,Ziortza "Geratu nintzen"L.Luma berrien eleak. 5.zenb. 23.orEz dakit zergatik geratu nintzen, Begiak bustirik nituen, Aurpegia zurbil. Behin eta berriz esan zenidan: zer? Nire ezpainek oihu biribila egin arren, Zure besoek ez ninduten hartu. Nire bihotzaren taupadek Ispilu hotza hautsi zuten. Haizeak ekaitza zekarren, Ez ninduzun ohartarazi. Zure begi beltzek eguzkia erakuts dezakete, Baina ez niri, antza.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Barandiaran Munduate, Doltza
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 27097
BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza"Zatoz"L.Luma berrien eleak 4.n zk 41.or.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Deskarga Baztarrika,Miren
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 24907
DESKARKA BAZTARRIKA,Miren"Andoni" L.Luma berrien eleak. 4.zenb. 39.or Goizeko zazpiak ziren goizero bezela joan zinen zure kotxea hartu eta lanera joan zinen lanera, zure gustoko lanera joan zinen bidea hartu eta lanera joan zinen bidea hartu eta bizitzan aurrera joan zinen bizitzan aurrera, aurrera joan zinen bakoitzak badu bere bidea batzuena luzea eta besteena ez hain luzea zurea ez zen hain luzea motzegia guretzat.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 23460
IGARTUA BENGOA, Karmele"Gorri urratuan" L. Luma berrien eleak,4. zenb.,38.or. Barrurik gardenean gorri urratuaren mozorroan etsipenen gordailua ezkutatzen da; egunez-eguneko aroz-aroko garaiz-garaiko bizipen garratzak giltzapetuta; AGURRAK BELDURRAK LOTSAK EZINAK
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopetegi Senperena,Anttoni
- Kategoria: POESIA
- Bisitak: 23909
LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Denborak ez du inoiz atseden" L.Luma berrien eleak. 2006,4.zenb.42-43.or I Harat-honat zabiltza egun osoan, burutazioen agindupean; beharbada, denbora harrapatu nahi duzu, beharbada, berreskuratu baino ez duzu nahi baina, denborak ez du inoiz atseden, amets baino ez den etorkizuna iragan bihur bailezake horrek orain heldu baino lehen.