Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

ANDONI 

Goizeko zazpiak ziren
goizero bezela joan zinen
zure kotxea hartu eta lanera joan zinen
lanera, zure gustoko lanera joan zinen
bidea hartu eta lanera joan zinen
bidea hartu eta bizitzan aurrera joan zinen
bizitzan aurrera, aurrera joan zinen
bakoitzak badu bere bidea
batzuena luzea
eta besteena ez hain luzea
zurea ez zen hain luzea
motzegia guretzat.

Joan zinen,
betirako joan zinen
gure ondotik joan zinen
gure bidetik alde egin zenuen
gure jaietatik alde egin zenuen
gure egonaldietatik alde egin zenuen
gure mundu honetatik joan zinen
Nora joan zinen?
Non zaude?
Non aurki zaitzakegu?
     
Bizirik gabe ikusi zintugun
zure gorputza geldi,
isil,
bizigabe
zure aurpegia
zure betiko irrifarrik gabe
biziaren bidea bukatu zen
zure bidea hartu zenuen
zure ilusioak zurekin joan ziren
zure proiektuak zurekin joan ziren/halere,
gurekin zeunden/ zaude eta egongo zara
betirako egongo zara

Eta orain urtea pasa ondoren
zu burutan zaitugu
zure falta somatzen dugu
zure irrifarraren hutsunea dugu
zure laguntasunaren,
jatortasunaren,
alaitasunaren
beharra dugu
Joan zinen baina gurekin zaude
gurekin zeunden, zaude eta egongo zara betirako.
 
         
Irudia:Ander Zuloaga/Carola Giraudo        

 

Miren Deskarga 


 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli