Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Han" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Han... Nevadako lertxunetan bakardade estigmatuak izenak izanak eta bihotzak enbor izerdietan markatuak - kate beltzak nabarmentzen dira orkatiletan, iraganari deika -

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "...Eta harri arrotzetan" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa....Eta harri arrotzetan eta urruneko zuhaitzetan harrotasuna umiltasunez txertatu zuten izakiek zaurituak ziren larrupean herriminez maita ezinez - bihotz gorri eztenkatuak gizonen bularretan ...emakume izen nabarrak besoetan -

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Oihanak eta mendi barruak" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Oihanak eta mendi barruak aztarnetan diraute bizirik; koloretan eta koloretan berritzen dira izan zirenen arrastoak betiereko haitz-horma eta enborretan -gorputz osoan mila irudi urdinak, beltzak eta gorriak larrua jantzi biziz, bizia larru berriz, berriz ernaltze ahaleginetan-

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ernaltze hartatik-III" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ernaltze hartatik ...arnasak beste ernaltze hau, betikotasuna funtsatzeko sena; zeru libre librea, urdina, olatuetan idatzia, birsortze bat liburu baten hasieratan tinta borra-ezinez inprimatua

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Harria" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Harria Bata bestearen ondoan gainean tartean beste guztiak bezalakoa zirudien. Zirudien. Baina bakana da jaso dudana, neurera; gorrizka borobildua erdi-erditik eztenkatua, zulatua. Bete soka larruzkoaz haren hutsa, estali zauria, eta lepotik behera zintzilikatu bihotz ondora, bihotz ondo-hondora.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gutuna" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Gutuna Paper zati zimurra, lurrean zapaldua; bihotz, heriotz, pasiozko orbain urratua, tinta beltzetan ezkutatua. Agur, maite maitea

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago