Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
GORRI URRATUAN
 
Barrurik gardenean
gorri urratuaren mozorroan
etsipenen gordailua
ezkutatzen da;


egunez-eguneko
aroz-aroko
garaiz-garaiko
bizipen garratzak
giltzapetuta;
 

AGURRAK
BELDURRAK
LOTSAK
EZINAK


Bide zaharretako
arrasto
beti berriak;
borratu ezin diren
orbanak.


Barruan...oso barruan                 behatu,
atzean...oso atzean                     miatu,
gordetako saminak
banan-banan                                aztertu...


eta gaur...
atzokoen aurrekoetatik
itzuliz zatoz

zu, maitemin  nerabe
bizimin    gozo
ero
gartsu
bero
bezain          minkor

hilezkor...



eta gaur, ostera,


zuretako daukadana
ukatzen nabil,


eguzkia itzali guran,
lanbroa  ito nahian ....  

eta berbak
tinta beltzez   jantzi ditut,                          
eta gorde
poesian.


gaur...

begietan    maitemina
zalantzan      biziezina
distantzian          mina.



 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli