Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Dominguez Noriega,Maku
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27175
DOMINGUEZ NORIEGA. Maku "Lanpostu berria" Luma berrien eleak zenb: 7, 2009, 16-17 or. Giza-Baliabideetarako arduradunak eraikineko bosgarren solairuko korridore zabal, luze eta dotoreetatik lagundu dio. Bat-batean, ate baten aurrean gelditu, zabaldu eta honela esan dio:
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25009
IGARTUA BENGOA ,Karmele "Badator autobusa" Luma berrien eleak. Zeb: 7, 2009 14-15 or. Ordaintzeko dirua ateratzen hasi naizenerako akordatu naiz txartel-bono berria dudala eta, “i, itxaron” esanda karteratik ateratzen hasi naiz, baina, hara! ez dut ba pelukeriako tarjetatxoa atera! eta harekin aktibatu nahi izan dut “piiit”
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25450
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Oinutsik" Luma berrien eleak Zem:7, 2009, 10 or. Zapata beltz dizdiratsuak aurrera doaz, sendo, pauso bakoitzean adokinetako laukitxoak pitzatu nahi balitu bezala. Eskubiko eskuan maleta darama. Beltza hau ere.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Meaza Uriagereka,Igone
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26671
MEAZA URIAGEREKA, Ione " Ilunbideetan" Luma berrien eleak Zeb: 7, 2009, 9 or. Orduak eta orduak zeramatzan ikasten, burua apunteetatik jaso gabe, baina azkenerako kosta egiten zitzaion aurrera egitea, nahi baina ezina zen berea. Ikasturteko azken azterketa zen gainera, beretzat denetatik zailena. Urduri zegoen, akituta; beraz,
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26464
ZUBELDIA DE ESTEBAN,Leire "Erabakia" Mugalari . GARA 2009-6-26 , 68 or.Gaur ere ez du etxean lo egin. Gauez lan egiten duen enegarren aldia da. Gehiegi, begiondorik gabe etxeratzeko. Sinesten jarraitu nahi du, baina senak ez dio uzten.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Auzokoa Olagoitia,Iban
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26834
AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Ongi etorri" Mugalari.GARA 2009-6-12, 59 or. Aspaldi amaitu dira marrazki bizidunak. Telebistari begira jarraitzen du oraindik, ezin esan ordea telebista ikusten ari denik. Burua beste nonbaiten duela dirudi. Bihar ikastolara joan behar du eta dagoeneko lo behar luke. Ohera joateko ordua dela errepikatu diozu hamaikagarren aldiz, lorik egiten ez badu ez dela mutil handia izango. Baina berak ez du lotara joan nahi aitari gabon esan eta bizarrez jositako masail latzetan musu bi eman gabe.