Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Ilunbideetan

Orduak eta orduak zeramatzan ikasten, burua apunteetatik jaso gabe, baina azkenerako kosta egiten zitzaion aurrera egitea, nahi baina ezina zen berea. Ikasturteko azken azterketa zen gainera, beretzat denetatik zailena. Urduri zegoen, akituta; beraz, azkenean, etsita, apunteak gorde eta ohera sartu zen, hurrengo egunean jarraituko zuelakoan.

***
Bat-batean baso ilun batean ikusi zuen bere burua. Ilargi betearen argitasuna baino ez zuen lagun eta honek erakusten zion bide misteriotsuari heldu zion. Ez zeukan beste irtenbiderik. Senak aurrera egiteko agintzen zion, bihotzaren taupada nekaezinen erritmoan. Ezin zuen ezer ikusi, ilargiak foko bat bailitzan argitzen zion bidezidorra besterik ez; entzun ere ezer gutxi, bere arnasestu itogarria noizean behin. Aurrera egiten zuen itsu-itsuan, ez zen atzera begiratzen ausartzen.

Aldapatxo bat igo eta bat-batean ke usaina nabaritu zuen, baina argitasunik ez. Eskuinerantz begiratzean, urruntasunean argia begiztatu zuen. “Sua” oldoztu zuen. Ilargiaren argitasunak ere hara eramaten zuen eta pentsatu ere egin gabe su aldera abiatu zen. Beldurraren beldurrez dardarka. Haitzulo bat zen.

Sartzeko, hasieran burua makurtu egin behar izan zuen apur bat, baina barrutik oso handia zen. Barruan kexu batzuk entzuten zituen eta hipnotizatu antzean, kexuak zetozen tokirantz joan zen. Katetzar batzuk ikusi zituen eta horietako batzuez lotuta hainbat gizon. Denak argal-argal, hezur eta azal baino ez ziren. Gerritik gora biluzik zeuden eta saihetsak gorputzetik atera beharrean. Indarge zeuden, kateetatik askatzeko inolako indarrik gabe. Atzean mugimendu moduko bat nabaritu zuen eta oihu ito batekin atzera begiratu zuen, lehen aldiz. Ez zegoen inor, suak horman sortzen zituen itzalak baino ez ziren. Baina, itzal horiek norenak ote ziren galdetu zion bere buruari. Gatibuenak ezinezkoa, erdi hilik zeuden eta ez zuten zirkinik ere egiten. Izu-ikarak arnasa ere eten egin zion eta beldurrak janda ihes egin nahi zuen, baina bere baitan zerbaitek gelditzeko agintzen zion.

Gatibuak hitz egiten hasteaz batera, itzalak ahaztu zituen. Zerbait esan nahi zioten, baina ez zuen ezer ulertzen. Hizkuntza hori guztiz ezezaguna egiten zitzaion. Ezin zuen sinestu aurrean zuena, hainbat gizon hilzorian, mintzatzeko gai ere ez zirenak. Negar egin nahi zuen, baina ezinezkoa egiten zitzaion. Ezin zuen oinaze hori gehiago jasan, baina alde egiten ere ez zen ausartzen.

Handik gutxira, haitzuloaren sakon-sakonean zegoen presoetako bat zutitu egin zen, nekez, baina kateetatik libre. Ezaguna egiten zitzaion aurpegia, nonbaitetik ezagutzen zuen, seguru zegoen. Eskumuturrak eta orkatilak odoletan zeuzkan, baina salbu
zegoen. Kateetatik askatu nahi zituen besteak, libre ikusi nahi zituen, baina bazekien lan hori eurena zela. Askeak izateko eta eguzkitara ateratzeko, kateetatik askatzeak dakarren sufrimendua gainditu behar zuten. Ez zegoen besterik.

Azkenean, gehiago ezinean, biak haitzulotik atera ziren, eguzkia ikusteko itxaropenaz; baina han behar lukeen eguzkiaren ordez, ilargiak jarraitzen zuen.

***
Halako batean, iratzargailuak esnatu zuen. Erlojua eskuetan hartu eta goizeko 12ak zirela ikusi zuen. Beranduegi. Hurrengo egunean filosofiako azterketa gainditzeko gogor ikasi beharra zuen. Gainera, ez zekien filosofia irakaslearekin amets egin izana seinale ona ala txarra zen.

luma7_9

 

 

 

 

Igone Meaza

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli