POESIA

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

AZKARATE TORNER, Gorka " Keinuak"Luma berrien eleak 2008 6.zenb, 46 or. Maitasun gutun bat idatzi nahi nizuke. Baina ez naiz, dagoeneko, hitzak kateatu eta esaldiak borobiltzeko gauza. Lore sorta bat oparitu nahi nizuke, larrosa eta krabelinez betea, udaberri heldu berriaren ikur. Baina badakizu, ureztatu ezean, behiala lorategi emankor izana belar txarren haztegi bilaka dezakeela denboraren joanak.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ,Ainara "Udaberri negutua" Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 42 or. Egunak DIDA batean pasatzen dira eta ohartzerako udaberrian gaude, baina ni neguan… Negu minean nago oraindik udaberriko hego haizearekin dantzan, zorabiaturik, ohartu gabe jada udaberrian gaudela ohartu gabe atzoko eguna gaur dela DIDA batean!

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia " Hegoaldiak " Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 45 or. Ostrukak dabilzkit buruan hegan. Begi-ninietako gatzagetan egin dituzte habiak eta negarrez itoko dira. Baina bitartean buruan ostrukak hegan.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia " Erroia " Luma berrien eleak 2008 6.zenb. 45 or. Parkean euliei larariei belarrira oihu egiten zien, sugalindarei buruan kosk, saguei azkazalak etenĖ‡ Denek ihes egiten zuten eta bera zoriontsua zen. Etxean loroari larari lumak erretzen zizkion, arrainari tripak hautsi, txakurrari belarria jan, denek negar egiten zuten, eta bera ezin zen zoriontsuago izan.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ORZAIZ GALARZA,Ion"Tabako kartoietan idatzitako testamentua" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 41 or.Zorionak, txo! erraten ziguten denek. Gaur zu eta biok gaude, bakarrik. Ardo mikaztua eta ginebra kiratsa, xanpainaren eta Mariak prestatzen zuen tartaren suzedaneo tristea. Zerua urratu eta eguzkia ukitu nahi, baina hatzak kiskali genituen, banan-banan. Erremina sendatzeko, begiak itxi eta hartzazu, hartzazu beste bat.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago