Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Ez daki" Ez daki Ez daki zer den mina, aldamenekoa minbiziz hiltzen ikusi ez duenak Ez daki zer den bakardadea, gartzela ezagutu ez duenak Ez daki zer den inbidia, maite duena bere lagun onenarekin musuka ikusi ez duenak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

VIVES URBIETA,Alaitz " Hitz hautatuak.HIZTEGIA" by Niya 2008ko Idazle Eskolako Bekaren irabazlea poesia alorrean.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione"joan edo ez joan".Ezereza hutsa bada hutsa arina bada arina erraza ez dut ezer izan nahi. Eta bukaera gelditzea bada gelditzea atsedena atsedena atsegina bukatu egin nahi dut Eta joatea agurtzea bada agurtzea ixiltzea ixiltzea lasaitzea joan egin nahi dut Eta heriotza loa bada loa ametsa ametsa askatasuna hil egin nahi dut. Baina hiltzea uztea bada uztea baztertzea baztertzea mintzea ez dut hil nahi. Eta joatea hastea bada

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione"Besteak omen infernua" . “Infernua besteak dira” esan zuen Sartrek infernua besteak dira eta zerua ere besteak dira besteek ematen digute min besteek zoriona besteek plazerra besteek nazka besteek beldurra besteek itxaropena Haiek erabakitzen dute zein izango den gure umorea egun bakoitzean gure zein ilusio beteko diren eta ze amets izan ditzakegun... 

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Leihatila baten atzean egiten du lan, mugan. Uniforme, ordenagailu, berogailu, zigilu. Bestaldean, ilera luze bat. Irratitik amodiozko kanta bat hasten da. Letra xuxurlatuz, urrezko eraztun duen eskuaz teklak laztantzen ditu idaztean. Gero gelditzen da begirada galdua, hasperenka. Pantailaren epai arina irakurri ostean, leihatilaren aurrean dagoenari buruarekin ezezkoa ematen dio mekanikoki. Gero gelditzen da hurrengo amodiozko kantaren zain, beste immigrante baten paperak eskuan.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

YOSEBA " Umeak" Umetxoaren barre algara; neskatxoak, bere neba txikia amari ikusi dion moduan besarkatzen duena. Beste ume bat, arreta guztia txirrindulatik ez erortzean doana; amamaren muxu goxoak jasotzen dituena; aittitteren beso iletsuak jakin-minez behatzen dituena. Aitaren besoetan lotan dagoena; mina hartu ostean amarengan negarrez doana; bikiak, kotxean paseatzen dituztenak. Futbolean aritzen direnak; korrika, oihuka, saltoka dabiltzanak; bi haurdun berbetan... Umerik izango ez zuela esan ziotenetik kaleak umeez bete izan zaizkio arrebari.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago