Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

 

 

 l6_maia_42.gif

 
UDABERRI NEGUTUA
 
Egunak DIDA batean pasatzen dira
eta ohartzerako udaberrian gaude,
baina ni neguan…
Negu minean nago oraindik
udaberriko hego haizearekin dantzan,
zorabiaturik,
ohartu gabe jada udaberrian gaudela
ohartu gabe atzoko eguna gaur dela
DIDA batean!

Egunak DIDA batean igarotzen dira
eta uneoro zure isiltasunaren zergatia ulertu nahian,
ohartu gabe, beharbada, ezerk ez duela zergatirik
ohartu gabe, beharbada, dena igarotzen dela halabeharrez
DIDA batean!

Egunak DIDA batean igarotzen dira
eta neure bizitzeko arrazoia zure hutsunearen mina zergatik dudan jakitea da,
ohartu gabe, beharbada, ez dagoela arrazoirik.
Baina nik, hala ere, gauza galdu guztien arrazoien bila segituko dut,
eta zu ulertzen saiatu…
Udaberriko euria, udako elurra, udazkeneko lorea eta neguko sargoria
ulertzen dudan gisa
ulertzen zaitut.

 
l6_maia_42a.gif

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli