Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

Deskargatu Izena Tamaina Iraupena
download Alaitz Vives: Mugakook
1.2 MB 1:18 min

 
MUGAKOOK
 
 
Mugan bizi garenok barrura begiratzen dugu,
baina,
begi ertzetan ageri da bestaldea.
Eta haren lilura.
Mundu berria, arrotza,
traidorea.
Mugan bizi garenok noizik eta behinean mugaz
bestaldean bizi direnen begi niniak ikusten ditugula
egiten dugu amets, zuhaitz adasken artetik.
Beltzak dira, diztiratsuak agian.
Mugan bizi garenok gorputza erdi arrotz, erdi
hotz sentitzen dugu;
Erdia baino ez bagina bezala, mugako.

Mugan bizi garenoi ere, bestaldetik datorren haizeak
ilea orraztu egiten digu.
Eta entzuten ditugu bestaldeko jaietako iji eta ajak.

Mugan bizi garenok ezezagunaren begi niniak
ikusten ditugu mugaz bestaldean,
eta neba-arrebenak sentitzen bizkarrean.

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli