GALARRAGA LOPETEGI,Aritz" Egunero..." Luma berrien eleak 2005, 3zenb. 53or.EGUNERO Egunero lanera bidean kartzelaren aurretik pasatzen nintzen eta egunero ez nuen ulertzen nola onartzen dugun hau guztia. Eta orain, orain barruan nagoela, oraindik ez dut ulertzen. NEGURIA Negua zabaldu egin da. Noiz eta orain eguzkia kokotak gorritzen hasia zenean. Iragarria egonagatik ere, sugeak ez du azala aldatuko eta atzean utzi uzten diren bezala oroitzapenak eta zoriona; memoriaren azala.