Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

EGUNERO
Egunero
lanera bidean
kartzelaren aurretik pasatzen nintzen
eta egunero
ez nuen ulertzen
nola onartzen dugun
hau guztia.

Eta orain,
orain barruan nagoela,
oraindik ez dut ulertzen.

NEGURIA

Negua zabaldu egin da.

Noiz eta orain
eguzkia kokotak gorritzen
hasia zenean.

Iragarria egonagatik ere,
sugeak ez du azala aldatuko
eta atzean utzi
uzten diren bezala oroitzapenak
eta zoriona;
memoriaren azala.

Haritza ez da, neguoro legez,
elurrari aurre egiteko
zentimetro batzuk makurtuko
makurtzen diren moduan ilusioak
eta bizitza;
ausentziaren elurra.

Borroka beste bat da.

Ez zaitut ahaztu nahi.
Ez dut egingo.

 

MISTRAL

Mistral belaontziak
zazpi metro luze eta
mila kilo eskas zituen
Bartzelonako portutik abiatu zen egunean.
Trabesia txikietarako soilik prestatua,
bidea egiten hasi zen
itsaso zabalean.

Arkakuso bat
elefantearen azalean.

Antillak, Karibe, Panama.
Tuamotu, Tahiti, Fiji.
Madagaskar, Timor, Mozambike.

1972an Lekeitioko portura itzuli zen
lau urte eta
38.000 milia egin ondoren.

Munduari buelta eta erdi eman
ondoren.

Ezagun dira itsasoan hondoratutako
ontzi
erraldoiak.
Ezagun dira portura itzuli ez diren
barku
itzelak.
Ezagun dira sekula portutik atera ere
ez
direnak.

MOSKU’80

Moskuko olinpiadetan, adibidez,
urrea irabazi zuen
tximeleta estiloan.

Gero, badakizue
fama eta dirua nolakoak diren,
arazoak pilatzen joan zitzaizkion
eta iluntasunak jan egin zuen.

Baina igerilari bikaina omen zen,
onenetakoa.

Horregatik harritu ninduen, agian,
etxeko bainuontzian
itota
aurkitu zutela jakiteak.

ANTXETA SOLTEAK

Eguna erortzera doanean
etxeko terrazan nago jarria.

Haize leunak
adatsa dantzatzen dio
leihoan dagoen neskatoari.

Plater hotsak entzuten dira
bizi-bizi
elkarren kontra,
barre algarak,
ezagutzen ez duda hizkuntza bat.

Haize otzanak
begiak ezkutatzera
behartzen du neskatoa.

Bat-batean
argi bat itzali egin da
antxeta solteak zerutik igaro.

Orduan konturatu naiz
udako gau bat hastera doala.

ESTAS COMO UN QUESO

Kopa batzuk sobera
izan arren,
eskertu nion gezurra:
«Estás como un queso».

Aspaldi da, baina,
belarri hauek
horrelakorik entzuten ez dutela.

Eta ohe ertzean,
denborak bere bidea
egiten duen bitartean,
ohartu naiz
zeinen erraz lizundu den
nire gazta aroa.

Aritz Galarraga Lopetegi

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli