Poesia

  • GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Gizaki"

    GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Gizaki"

  • GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Jakin izan banu" (Poesia)

    GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Jakin izan banu" Luma berrien eleak 2009. 7 Zb. 40 or.

  • GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione"Besteak omen infernua"(Poesia)

    GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione"Besteak omen infernua" . “Infernua besteak dira” esan zuen Sartrek infernua besteak dira eta zerua ere besteak dira besteek ematen digute min besteek zoriona besteek plazerra besteek nazka besteek beldurra besteek itxaropena Haiek erabakitzen dute zein izango den gure umorea egun bakoitzean gure zein ilusio beteko diren eta ze amets izan ditzakegun... 

  • GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione"joan edo ez joan" (Poesia)

    GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione"joan edo ez joan".Ezereza hutsa bada hutsa arina bada arina erraza ez dut ezer izan nahi. Eta bukaera gelditzea bada gelditzea atsedena atsedena atsegina bukatu egin nahi dut Eta joatea agurtzea bada agurtzea ixiltzea ixiltzea lasaitzea joan egin nahi dut Eta heriotza loa bada loa ametsa ametsa askatasuna hil egin nahi dut. Baina hiltzea uztea bada uztea baztertzea baztertzea mintzea ez dut hil nahi. Eta joatea hastea bada

  • GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione"Tarteka" (poesia)

    GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione"Tarteka"

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "...Eta harri arrotzetan"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "...Eta harri arrotzetan" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa....Eta harri arrotzetan eta urruneko zuhaitzetan harrotasuna umiltasunez txertatu zuten izakiek zaurituak ziren larrupean herriminez maita ezinez - bihotz gorri eztenkatuak gizonen bularretan...emakume izen nabarrak besoetan -

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Are aleak" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Are aleak" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Are aleak eskukada are-ale hainbeste, eta ezer ez -hatz artean- fereka latz -esku ahurrean- jantzi biluzi -haitzaren kontra- libre -airetan- eta algara isilaren ondoren berriz hondartzako -uretan

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Denborak mugatzen du" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Denborak mugatzen du" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Denborak mugatzen du denbora eta, espazio batean kabitzen dena da, bakarrik, gurea; aldi ezberdinetan errotutako denbora memorian dago ( Eta harkaitzetan eta enborretan eta orbaindutako izanetan ) eta iraun... iraun... -zuk esan zenuen- memorian irauten du IZAN denak. 

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ernaltze hartatik-I-..."(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ernaltze hartatik-I-..."Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Tatuaia: “Giza gorputzean orratz eta gai koloretsuz ezarritako irudi kendu ezina” Adorez 4. Ernaltze hartatik... ozeano urdin urdinak eta itsaso gorri bat eta beste bat beltza olatuka, olatuka zauriak gatz urez orbaintzen, orbaindu ahala, betikotzen.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ernaltze hartatik-II-"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ernaltze hartatik-II-"Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ernaltze hartatik...olatuka, olatuka itsaso bat bestearen atzetik gainezka, beltza bat eta gorria eta ozeano urdin-urdinak ferekatzen arrasto zaharrak hondartzetan eta hondartzetan.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ernaltze hartatik-III-"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ernaltze hartatik-III" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ernaltze hartatik...arnasak beste ernaltze hau, betikotasuna funtsatzeko sena; zeru libre librea, urdina, olatuetan idatzia, birsortze bat liburu baten hasieratan tinta borra-ezinez inprimatua

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Erpe sabeletan"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Erpe sabeletan"Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa. Tatuaia: “Giza gorputzean orratz eta gai koloretsuz ezarritako irudi kendu ezina” Adorez 4. Erpe sabeletan bazirela (baginela) atxiki zuten, lur gorriz, zirenak (ginenak) - amari, sorlekuetan ernamuindutako biziak zizelkatzen dizkio barru eta larru azalak -

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Erreka ondoan" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Erreka ondoan" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Erreka ondoan sahatsa kimatzen negu bukaeran (gure baitatik sortutakoek birsortzen gaituzte) eta sahatsak sahats eder, berriz, erreka ondoan.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Esku aurrean" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Esku aurrean" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Denbora: “Agertuz eta desagertuz, izanez eta ez izanez, aldatzen diren gauzen iraupena” Adorez 4. Esku ahurrean bildu ditut gaur, nik ere, biharko asmoak; ahurrean bildu eta maitatu bizi asmo ederrenak.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Eta behin lurrak ortzia ukitu zuen" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Eta behin lurrak ortzia ukitu zuen" Hitzak orbainetan.Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.... Eta behin, lurrak ortzia ukitu zuen (zuk maitatzen nauzunean bezala) eta orduan jakin nuen poesia ez zela munduan irakurtzen zailena, aitzitik, burua laxatu, gerria malgutu eta bihotza bete-bete betetzen duela; eta gaur, nahi baduzu, ortziak laztanduko du lurra.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Euria"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Euria" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Orbaina: “Zauria zoldu ondoren -azalean- geratzen den marka” Adorez 4. Euria Bi eskuak ondoan jarrita katilua eratu, eta urtuta datorren ortzia edan, lurrerako bidean, eta ase, barru lehorra.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez dizkinat esango" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez dizkinat esango" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ez dizkinat esango ez direnak; eta diren guztiak ezin esango dizkinat; eta bazakinat, esan gabekoen artean izango ditun esan nahiko nizkinakeen nireenak, eta ederrenak; horiexek zitunan hiretzat gordeak nituenak.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez lekuak" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez lekuak" Hitzak orbainetan.Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ez lekuak ez denboretan bizi dira eta paradisuak dira; noizbait, urdin eta berdean desiratutako bide malguak; irribarreka marraztutako erreka kantariak; zure koloretan jantzitako lorategiak; norabide libreko lurralde mugagabeak; edo... bost izarretako hotelak. Ez lekuak.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez naiz zuri minerako sortu" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez naiz zuri minerako sortu" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK FundazioaEz naiz zure minerako sortu zugan. birsortu naiz zu maitatzeko, zuk maita nazazun; eta, minutuetako distantziak edo elurrak beldurtzen banaute, zu barik bizi nintzenekoa gogorarazten didatelako izango da.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Fereka daiteke orbain urdindu bat"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Fereka daiteke orbain urdindu bat" Hitzak orbainetan Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK FundazioaFereka daiteke orbain urdindu bat; eta itsaso urdin batek fereka dezake, eta itsaso beltzak, eta gorriak; fereka daiteke azala eta negarra eta barrua eta gogoa; eta fereka dezake haizeak, eguzkiak, irribarreak edo eskuak;

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago