Narrazioak

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Atxitxaren (H)ilobia" (Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Atxitxaren (H)ilobia" Julene Azpeitia 23 ipunin lehiaketa. 2010 ZumaiaGazte-gazterik alde egin nuen etxetik. Gurasoekin ondo moldatu ez eta itsasoa ihesbide bakar ikusten nuen. Etxekoak ahal den urrutien uzteko gogoa nuen, eta bide batez, mundu zabalak eskaintzen zizkidan erronkei aurre egin. Paradisuaren bila abiatu nahi nuen, etxeko infernua atzean utzirik.

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, INAXIO "Eltxoa" (Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA, INAXIO "Eltxoa" Mugalari GARA 2010-2-19 , 59 or.Gaua zen eltxo baten hegal-hots gogaikarriak nire logelako bake-giroa zapuztu zuenean. Di-da altxatu, argia piztu eta galtzerdi zahar batekin “gautxori” madarikatu hura akabatzen saiatu nintzen. Baina alferrik, behin eta berriro saiatuagatik, beti ihes egiten baitzuen eltxoak, ni baino azkarragoa izanik. Ehiza ero haren ondorioz, gorputz-adarrak gero eta nekatuago nituen; betazalak, halako batean, ixten hasi zitzaizkidan, begiak guztiz estali arte.

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Mendeku horia" (Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Mendeku horia" Luma berrien eleak 8 Zenb. 18 or. Arratsaldeko zortziak aldera. Etxean nengoen, gozo-gozo, Teleberria noiz hasiko zain. Bat-batean, atezain automatikoko txirrinaren hots errukigabea: riiiiiiiiiiiiiiiiig, riiiiiiiiiiiiiiiiiiig, riiiiiiiiiiiiiiiing.

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Torlojuak" (Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio "Torlojuak" Luma berrien eleak 8 Zenb. 20 or. Auzoan jende guztiak zekien, haren amak izan ezik. Jende guztiak zekien Josebak Izaskun atsegin zuela. Mutilak, laño xamarra izanik, bere lagun guztiei behin baino gehiagotan esana zien Izaskun moduko emakume gutxi zegoela munduan eta haren ederra irabazten saiatuko zela.

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio" Funtzionario xelebrea"( Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio" Funtzionario xelebrea" Mugalari GARA 2009 , 59 or. Gobernuan lan egitea! Lakuako bulego dotore horietako batean! A ze suertea!». Etxean, gurasoek ezin zuten sinetsi. Bat-batean, ordu arte alproja galanta zena etxeko seme kutun bihurtu zen guztion begien aurrean. Koadrilakoek ere berdintsu: «Hori duk hori, txoiloa! Hor, gainera, ez duk enpresa pribatuan bezala. Enpresa pribatuan azken tanta ere xurgatzen zigutek guri, goiz, arratsalde eta baita gauez ere, deskuidatuz gero. Administrazioan, ordea, poliki-poliki, presarik batere gabe…

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio"Boikot-eroa"( Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio"Boikot-eroa" Luma berrien eleak 2009, 7 Zb. 12-13 or. Behinola ordenagailu aurrean eserita nengoela gogoratu nintzen lagun bati deitu behar niola. Berandu samar zen, gaueko hamarrak, eta beldur nintzen ez ote nuen ohean harrapatuko. Zenbakia buruz markatu nuen, burua gaueko ordu horietan ere primeran dabilkidan seinale. Gizon batek hartu zuen telefonoa, eta honela esan zidan:

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio"Robisonen Lurraldean"( Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA, Inaxio"Robisonen Lurraldean"Idazle Eskolako Beka. 2009. 2. saria. “Buenaventura” itsasontziaren brankako karelean bermaturik, gogotsu ari nintzen irakurtzen, egunero bezala, goiz hartako bero itogarrian. Esku artean neukan liburuak jadanik ez zidan denbora askorik kenduko eta, horrenbestez,

  • LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio"Labanak airean"(Narrazioak)

    LOPEZ DE ARANA ARRIETA,Inaxio"Labanak airean".Julene Azpeitia 21 ipunin lehiaketa. 2008 Zumaia, Hamaika garagardo edanak ginen Armando “Río Rojoko” atera azaldu zenerako. Brastakoan eten zen gure eta hango neskatxen artean ernatu berria zen txantxa-giroa; brastakoan zapuztu ziren hango algarak eta piano-soinu nagiak; brastakoan aienatu zen gure hordialdia ere. Armandoren bisaiak argi asko adierazten zuen zerbait larria gertatua zela.

  • MAIA URROZ ,Ainara" Maitatzeko Prest ?"

    MAIA URROZ ,Ainara" Maitatzeko Prest ?" Mugalari GARA , 2009-4-17, or. 60.Maitatzeko prest, maitatua izan gabe ere? Galdera guztien erantzuna bakarrik gelditzeari beldurra omen dela entzun dut edota erran didate, baina nire bakardade eterno honetatik erran dezaket erantzun guztien galdera bakardadea dela eta erantzunak aunitz. 

  • MAIA URROZ ,Ainara"Alde Ttipiko kontuak"(Narrazioak)

    MAIA URROZ ,Ainara"Alde Ttipiko kontuak" NABARRA Zenb: 106, 4-5 or.Kafka idazlearen eta Mucha margolariaren berri izanen duzu seguru aski, irakurle, Pragara iritsi eta noranahira zoazelarik. Hiri artistiko horretan ni ere ibili naiz, eta bertako harriak, letrak eta margoak usaindu ditut.

  • MAIA URROZ ,Ainara"Datorren ainara hura"(Narrazioak)

    MAIA URROZ ,Ainara"Datorren ainara hura"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 658zk. 26-27 or. Udazkeneko arratsalde hartan irratia entzuten ari zen bakarrik, bere logela txikian. Arratsalde hartan, Bob Dylanek uda hasierako ainara hura oroitarazi zion,

  • MAIA URROZ,Ainara "La vie en rouge"(Narrazioak)

    MAIA URROZ,Ainara "La vie en rouge" Mugalari. GARA. 2008-4-5, 8.or . Sudur gorria jantzi nuenekoa bezalakoxea da enamoratzea. Lehenengo aldiz sentitu nuen zirrara hura maitemintzea dela uste dut; maitemindu nintzela uste dut. Mindu bai, mindu! Neure begiek gorritasun bat ikusi zuten, gorritasun hark barnea inarrosi zidan eta lehenago hutsik nuen puxika bete egin zen...

  • MAIA URROZ,Ainara 2007ko abenduan "Bizenta Mogel" (Narrazioak)

    MAIA URROZ,Ainara 2007ko abenduan "Bizenta Mogel" 2007ko abenduan “Bizenta Mogel” ipuin lehiaketaren hirugarren saria eman zidaten Azkoitian, Ezkutitz baten bidaia ipuin laburrarekin Bazen behin, neskatila gazte xarmant eta lotsati bat. Ile horixkak eta begi marroixkek bere zintzotasuna salatzen zuten, hitzik egin gabe. Hamar urteko umea zen. Bere inguruan zegoen guztiaz jabetzen zen eta bere burutxoan dena sartzen zuen. Ez zitzaion, ordea, berak sentitzen zuena ahoz adieraztea gustatzen... 

  • MARTIN APEZETXEA,Ruth "Berbenetan,dantza"(Narrazioak)

    MARTIN APEZETXEA,Ruth "Berbenetan,dantza"  7K ALDIZKARIA  Zenb: 816 , 22-23 or.Esango nuke txalapartarena dela sortu orduko bizitzan entzuten dugun lehen soinua; zeren eta, esango nuke, geure bihotzak ttakun-kun-ttakun erritmoan ikasten baitu taupadan. Eta, esan ere esango nuke, orduez geroztik, berbena bat den honetan, etengabe dantzan gabiltzala.

  • MARTIN APEZETXEA,Ruth" Eltzekoari bueltaka"(Narrazioak)

    MARTIN APEZETXEA,Ruth" Eltzekoari bueltaka" 7k  GARAren aldizkaria zenb: 22-23 or.Eltzekoarl bueltaka Aspaldidanik aditzen zituen Señora eta semea elkarri irainka, eta ia egunero. Señoraren urtebetetzeaz, gero, ordea, errietan zirela aditu bezain pronto, gelako ate ondora hurbiltzeko agindua zuen neskameak. Señorak berak emana. Ordura arte, ama-semeen sesioak beste geiaren batean harrapatzen bazuen ere, sukaldera bueltatzen zen Karmentxu, atea itxi eta irratia pizten zuen.

  • MARTIN HERNANDEZ, Isabel "IA DENAREN HISTORIA"

    MARTIN HERNANDEZ, Isabel "IA DENAREN HISTORIA" Administrazioa euskaraz IVAP. 2011, 73 ZB. 32 or. - Hartu arnasa, lasai.- Itxi begiak, beldur barik.- Utziozu haizeari zure azala laztantzen.- Adi! Alboan txori batek hitz egiten dizu.- Askatu gerrikoa, sabelean inolako presiorik izan ez dezazun.- Erantzi arropa, suabe, eguzkiak bere berotasunez besarka zaitzan.

  • MARTIN HERNANDEZ, Isabel "Pagoaitz" (Narrazioak)

    MARTIN HERNANDEZ, Isabel "Pagoaitz" VIII Concurso Literario José María Portell 2011, 23-25 or.

  • MARTIN HERNANDEZ,Isabel "Biletea,mesedez!" (Narrazioak)

    MARTIN HERNANDEZ,Isabel "Billea,mesedez!"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 656zk. 28-29 or. Gehienetan erabakiak hartzea ez da batere erraza; baina, hala ere, nahi eta nahi ez, tamalez, hartu egin behar dira.

  • MARTIN HERNANDEZ,Isabel"Bihotzaren hitzak"

    MARTIN HERNANDEZ,Isabel"Bihotzaren hitzak"  ISABEL MARTIN saritu dute BARAKALDOko Amodiozko Gutunen Lehiaketan, herriko idazlerik onena dela eta.   Hona " Bihotzaren hitzak " izeneko lana.

  • MARTINEZ de CERIO, Esti " Itzulera" (Narrazioak)

    MARTINEZ de CERIO, Esti " Itzulera" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 968zk.32-33or. Nekez zebilen haizea. Bazkalordua eta itzal laburrak; beste egun sargori bat Kubako hiriburuan. Egarri eguna Chekjovek esango lukeen eran, edo amona Celiak biboteko izerdia eskumuturrarekin lehortzen zuenean zioen bezala: “un calor de carajo”...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli