Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Negarritia

Deskargatu Izena Tamaina Iraupena
download Luma berrien eleak- Negarritia
3 MB 6:36 min

Kalera, kale gorrira. Bai, kaleratu egin naute, lanik gabe gelditu naiz. Krisiak gogor astindu du gure herria azkenaldian. Jende asko kaleratu dute, lana falta omen da, dirurik ez ei dago. Halako kontuak sarri izan ditugu hizpide azkenaldian. Hala ere, inoiz ez dugu uste izaten gu egoera berean izango garenik eta nik, gaur arte, ez dut halako atakan egon nintzakeenik imajinatu ere egin. Hala ere, nire kasuak ez dakit krisiarekin harremanik duen... nondik nora iritsi naiz ni egoera honetara?

Gaur goizean, egunero bezala, altxatu eta nire nespresso makinari ura aldatu diot. Ura bere tokian jarri eta kafetera piztea, biak izan dira bat. Ederki hartuta diot goizari tamaina eta hegan joaten naiz batetik bestera, sukaldetik komunera, komunetik logelara, logelatik sukaldera buelta... Baina gaur, ezusteko gazia izan dut goizeroko errituan: hozkailua ireki eta ez zen esne kaxarik. Urrea bezain baliotsu ditudan segundo batzuk galdu eta esne kaxa baten bila joan naiz armairura, baina, han ere, ez zen esnerik ageri.

Kafe huts eta beltza hartu beste auke rarik ez dut izan. Behin kafea hartuta, lanean gose izango nintzen beldur, banana bat jatea erabaki dut. Une hori bera izan da nire arazo guztien abiapuntua. Bana na jan ostean, lehor-lehor nabaritu dut eztarria. Bananak ez dit batere onik egin. Aho-zapore eska sa ekiditeko edo, ur basokada ederra ahoratu dut. Hala ere, ura ez da nahikoa izan, hori aho lehorra nuena! Hortzak garbitu ditut segidan, ohi baino dezente lehena go, bai nire eguneroko arrosario kronologikoan behintzat. Amaitzean, ordea, ez dut lasaitasunik nabaritu, ezinegona eta zapore eska sa hasi zaizkit zabaltzen, bai ahoan, bai gainerako gorputz ataletan ere (sabelaldean batez ere). Zerbait egin behar nuen goizeko tristeziari aurre egiteko eta beste kafe bat hartzea erabaki dut. Gehiegi pentsatu gabe, beste kafe bat prestatu eta hurrupa bakarrean irentsi dut, zurrutada gozo eta aldi berean mingotsean. Deskafeinatua hartu izan banu sikiera... baina ez, nik ristreto hartu dut (goizeko bigarrena), aukeran neukan kaferik gogorrena.

Ziztu bizian iritsi naiz lanera, berandu antzean nindoalako edo kafea bere lana egiten ari zelako, batek daki. Lanean hasi naizenean puztu da arazoa.Nik lan egin nahi nuen baina gorputzak ez zidan erantzuten. Kirioak dantzan nituen, kirioak, behatzak eta baita belarri gaina ere. Jarrera hori ez da batere egokia makina aurrean makinaren gisan aritu behar duenarentzat, baina, zer egin nezakeen nik?

Esnea eta kafea nituen gogoan, haiek korapilatu baitidate eguna. Une horretan bertan, oraindik ere lanean jarri nahian nenbilela, nagusi bibote-luze zikin jauna agertu da. Zorrotz begiratu nau, sututa, aurretik ere niri begira aritu izan balitz bezala. Bere bulegora joan nendin eskatu dit, gauza onik iragarri ezin duen ahots tonu zakarrarekin.

Bulegoan dena azkar-azkarra izan da. Eta kaleratu egin nau. KALERA. Popatik hartzera. Parean nengoen baina ez zuen nirekin hitz egin nahi. Buruan ilerik ez zuen gizon nazkagarriak ez zuen nirekin hitz egin nahi eta segituan kalera joateko agindu dit. Eta ni, kalera. Zergatik? Ordurako ez nintzen bere langilea... zergatik ez diot erantzun? Zergatik geratu naiz halako tuntun aurpegiarekin?

Eta orain, lanik gabe nago. Lepoa egingo nuke esne faltak eta kafe gaindosiak izan dutela zerikusirik. Bai, ziur nago. Bietakoren bat azpimarratu behar izango banu, hala ere, esne faltari egotziko nioke erruaren zatirik handiena. Zergatik ez zen esnerik etxean? Ai ama! Jonek esnea amaitu zuen atzo. Akabatuko dut! Jonek negarritia dauka. Orain dela hiru hilabete esan ziguten ospitalean. Atzo arratsalde gogorra izan zuen eta ziur bera izan dela. Negar-krisia duenean beti ibiltzen da antzera. Baina atzokoa gehiegizkoa izan zen, esnerik gabe utzi ninduen.

Sendagileek esan ziguten krisi horietan garrantzitsua zela edatea, deshidratazioa saihestu behar baita. Urarekin aspertu eta beste zerbait edaten du maiz. Nik beti egiten diot errieta: ez alkoholik hartu, ez duzu gozatuko eta mozkortuko zara! Ez edari gasdunik hartu, gizenduko zara! Eta Jonek esnea edan zuen atzo. Baina horrek justifikatzen al du tetrabrik osoa edan izana? Edota kaxa guztiak edatea?

Gorroto ditut gaixotasun arraroak. Negar-krisiak... baina zer da hori? Noiztik hainbeste negar egiten duen pertsona alboan? Benetan, oso latza da askotan. Hori bai, ez dakit egarriarena harrigarriagoa ez den... ezin dut horrekin! Itoko den beldurrez egoten naiz ni eta, Jon, bien bitartean, malkoa malkoaren atzetik eta eztarria zabalik, dzanga-dzanga, etxeko erreserba guztiekin zein urtegi guztietako urarekin bukatu nahian.

Atzo arratsalde eroa eduki nuen. Jon dago negarritiak jota baina haren krisialdi guztiak jasan behar izaten ditut nik ere. Gaur, gainera, bere gaixotasuna-edo dela eta lanik gabe gelditu naiz. Baina, nola liteke? Zer egingo dut orain? Zer egingo dugu?

Goiza ezustekoz josita hasi dut. Egun guztiak ez dira berdinak, batzuetan lozorroan geratu behar genuke, loak eraman bagintu bezala. Orain ni naiz malkotan dagoena, etxera itzultzeko indarrik gabe. Nire malkoak, alabaina, bestelakoak dira oso. Azkenaldian nire egin ditudan bi hitzekin lotura estua dute, krisiarekin eta negarrarekin. Hori bai, bestelako egoera batean nago ni, krisiaren mehatxupean eta malkoz blai egonda ere.

Miryan Irastorza

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli