Odriozola

Kontaktuak

Odriozola
Odriozola Sustaeta,Iñaki

Soslaia

1961ean jaioa, Elgoibartarra. Magisteritza egin nuen, lehenik, eta gero Filosofia, Alcala-Mecoko unibertsitatean. Azken urteetan filosofiako irakasle naiz Elgoibarko institutuan.

Taupada, eta gero, Ekekei antzeztaldeko partaide izan naiz, Eta antzerkilari amateurra izan naizen bezala, idazle amateurra izatea ere gustatzen zait. Nire amak esango lukeen bezala, “irabazirik gabeko lanetan maisu”.

Gazte gaztetatik idatzi izan dut, horren lekuko 1982an, Elgoibarko 1.Etxepe saria, poesia arloan, irabazi nuen, 21urte nituela (gazte garai ero haiek!)

Gero, 1994an, Bilbon, Central-Hispanoko “Imagina ezazu euskadi” saria irabazi nuen, poesia arloan. Zerbaitetarako balio izan zuten zelda barruko “Hausnarketa hezeak”.

Idazle eskolan benetan gozatu dut, azken urte hauetan. Lehen mailan, 2006an, idazle eskolako saria-beka eman zidaten, “hondartza eta Whiskya” antzezlan motzarengatik.

Eta gaur egun ere, ongi pasatzen ari gara, jendaurreko “Ilunabar literarioekin”.

2012an, "kafe bar Bilbao" antzerki laburreko saria irabazi dut, "Azken ordua" antzezlanarekin.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli