Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
argia13    

Bi lagun ezkondu zaizkidala esaten badizuet, norbaitek galde dezake: “Eta zer? Jende asko ezkontzen da”. Baina, gure bi lagun hauek 55 urte inguru dutela esan, eta hogeita bost urte elkarrekin bizitzen badaramatzatela, eta ezkontzetan sinesten ez duten ezkertiar horietakoak direla, bada, jakina, norbait horrek galde dezake: “Zertan ari dira horiek?”.

Horixe esan nien neuk ere: “Zertan ari zarete?”. Argumentua ekonomikoa dela erantzun zidaten. Ezkonduz gero –ez zuten lagunarteko bazkaririk ere egin–, itxuraz, dirulaguntzak jasotzen ei dira, errenta aitorpenean gehiago kobratzen ei da, eta bietako bat hilez gero ere, besteak herentzia osoa eta alarguntasun-pentsioa jasoko omen.

Gure ustezko “ongizate” jendartetxo honi begira jarri naiz (oraindik kendu ez digutenari, esan nahi dut), eta honek izan duen garapen irrazionalaz hausnartu. Esaterako, lehengo bikoteetan, gizonak lan egiten zuenez, emakumea diru iturririk gabe gelditzen zen hau hiltzean. Horregatik, alarguntasun-pentsioak bazuen zentzurik. Gaur, biak lan egiten dutenean, ba al du zentzurik laguntza horrek?

   

Gure ustezko ‘ongizate’ jendartetxo honi begira jarri naiz, eta honek izan duen garapen irrazionalaz hausnartu

Beste bat, erretiroa hartu duen nagusi bati, pentsio txikia ematen diote, eta gero, trenean joateko tiketa merkeago jarri, telefonikako bonoak egokitzen, deiak merkeagoak izan ditzan, eta beste diru sarreraren bat lortuaz, seme alaben laguntzaz edo, konpontzen du arazoa.

Hirugarrena, ikasle bat unibertsitatera doanean, beka sistema zabala omen dago, garraioak ordaintzeko batez ere, baina gizagaixoak benetan nahiko lukeena, gurasoen etxetik irtetzea, eta lagunen batekin bizi, ezin du egin.

Bukatzeko, lanik gabe dagoen bati, dagokiona bukatzen zaionean, dirulaguntza txikiago bat ematen diote, baina lor ditzake etxea alokatzeko laguntza, alokairu horiek ordaintzekoa, edo oinarrizkoak diren baldintzak betetzeko laguntzak.

Beste mila laguntza dauzkagu udal eta aldundietan ere, bai hortzak konpontzeko, bai ikasketak egiteko, bai etxean nagusiak zaintzearren. Batzuek –“argi” dabiltzanak–, eskatzen dituzte; gehienok ez dugu jakin ere egiten. Nire galdera da, hau guztia ez litzateke konponduko, gizarte zerbitzu egokiak jartzeaz gain, hemen bizi garen gizon-emakume bakoitzari “oinarrizko soldata” –duina– emango balio estatuak, beharrak ase ditzan? Ziur nago hainbeste laguntza eskas eta petatxu ematea baino, askoz ere merkeagoa, errentagarriagoa izango litzatekeela jendartearentzat, askoz ere sinpleagoa antolaketarako, eta askoz ere garbiagoa ziririk ez sartzeko. Eta lasaigarriagoa guztiontzat. Hainbeste eskatzea ote al da?

Iñaki Odriozola

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli