Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

argia13    

Gazte nintzela, jada aspaldi, jendartearen antolakuntzari buruzko lehenengo irakurketak eta eztabaidak egiten hasi ginenean, gogoratzen dut Xabier Arzalluz, orduan PNVko buru, zera esaten, ezkerreko ideiak “kanpotik” etorritakoak zirela, eta orduko ETAren inguruan geundenak autoritarioak ginela, proletalgoaren diktadura ezarri nahi genuelako, hain zuzen ere.

Jeltzalearen lehenengo baieztapenak harritu egiten ninduen; ez nion zentzu gehiegi hartzen, ez bazen pentsatzeko, agian, Arzalluzek uste izango zukeela kapitalismoa Euskal Herrian sortua zela, jainkoa eta lege zaharrekin batera, paleolitiko garaian edo. Baina, batez ere bigarren esaldiak mintzen ninduen bereziki.

Jelburuak esandakoak zera adierazten zuen, edota ez zekiela marxismoari buruz, eskuineko demokristaua baitzen, eta kapitalismoaren aldeko sutsua, beraz; edo nahita botatako esaldia zela, euskal jendeak diktadura hitzari zion beldurra erabiliz, ezkertzaleen aurka egiteko.30 urte eta gero, lehen munduan, mundu osoko “Jeltzaleek” bultzatutako kapitalismo horren krisia bizitzea egokitu zaigunean, konturatzen hasi gara, berriz ere, hemen nork agintzen duen benetan. Horregatik gogora etorri zaizkit hitz haiek.

  "Nik aukeratzekotan, nahiago dut langile jendearen diktadura, neu barne nagoelako, gehiengoarekin, orain arteko burgesiaren –elite aberats, zapaltzaile, minoritarioaren– diktadura baino"

Espainiako Estatuan sozialdemokratek –beti eskuinaren lan zikina egitea egokitzen baitzaie– hartu dituzten erabakiak ikusi eta gero, ongizate estatuaren ezabapena sinatu dutenean, gogoratu dugu, hemen Europan ere, fatxada demokratiko homologatuen azpian, ordenak ematen –diktatzen– dituena, garbiki, burgesia dela.

Kapitalak agintzen du, eta Marxek Manifestuan zioen bezala, “Gobernu modernoa burges klasearen arazo orokorren administrazio-batzordea besterik ez dela” argi agertzen ari zaigu, gu gerrikoak estutzen ari garen bitartean, korporazio handiek milaka milioika euroko etekinak baitauzkate, eta zerbitzu publikoak murriztearekin batera, pribatuak hazten ikusten baititugu.

Proletalgoaren diktadurak esan nahi zuena, zehazki, zera zen: aginduak, ekonomia eremuko aginduak, langileen esku geldituko zirela, burgesiaren esku egon beharrean. Eta irizpide bezala, jabego pribatua publikoaren menpe geldituko zela, denborarekin desagertzen joan arte.

Eta zer esango dizuet bada, nik aukeratzekotan, nahiago dut langile jendearen diktadura, neu barne nagoelako, gehiengoarekin, orain arteko burgesiaren –elite aberats, zapaltzaile, minoritarioaren– diktadura baino. Haren gainetik, egitura politiko demokratikoa, parte-hartzailea, eta herritarrengandik hurbilagoa ere antolatzeko aukera izango dugu, orduan. Zeren beldur?

Iñaki Odriozola

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli