Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Izaga Caminos, David
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1833
IZAGA CAMINOS, David" Erroma zorretan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1125zk 14-15or. Zigorra. Horixe da: zigorra”, pentsatzen zuen berekiko bide malkartsuetatik zaldian lauhazka zihoala bere eskoltarekin. Zaldizkoen zilar-koloreko armadurek ilargipean distiratzen zuten eta, tarteka, gau isila zaldien irrintziek urratzen zuten. Haien hatsek hodei zurixkak marrazten zituzten iluntasunean. Maximus bere Dux konfiantzazkoa gerturatu zitzaion...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Olaizola Gorrotxategi, Itziar
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2097
OLAIZOLA GORROTXATEGI, Itziar" Ventura" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1124zk 14-15or. Erramu-hezurra zartatua zuela eta, Venturak ezin zuen gerezirik bildu urte hartan. Gaztetan Miamin bizi izan zen, zestalari joan baitzen hemezortzi urterekin. Itzulitakoan Ameriketan irabazitako diruarekin Keixeta-Berri eraiki zuen. Gero, etxekoneko Maritxurekin ezkondu eta itsasoaren beste aldetik ekarritako gereziondoa landatu zuten etxe berriaren aurrean. Orduan bai, sasoia… Baina orain ezinak gaina hartua zion...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Ugarte Zubia, Arantzazu
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1723
UGARTE Arantzazu "Olatuek gazitutako ametsetan blai" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1123zk 14-15or. Amore eman duzu, Abdul, arraioa!– Hakimek ezin zituen begiak bere lagunaren gainetik kendu. Beldurraren ispilu bilakatu zitzaizkion begi lausotuak, eta malko otzan batek ihes egin zion masailetik behera. Inork ez zion malko hori lehortuko, ordea; itsasoaren gazitasunean galtzera zihoan...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: De Arbina Berasategi, Gure Lopez
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1869
DE ARBINA BERASATEGI, Gure Lopez,"Amua irentsi, badaezpada" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1122zk 14-15or. Goizean goiz, arrandegira sartu eta hiru lagunek protokoloak betetzeko egina zuten ilara luzean azkena jarri naiz. Erakusleihoaz kanpora, pareko zuhaitzari lotuta zain zegoen txakur txiki bati begira, neure burua bisigu biren ondoan ikusi dut kristalean erdi islaturik...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lizarraga Gomez, Iraitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1807
LIZARRAGA GOMEZ, Iraitz"Danish Butter Cookies" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1121 zk 14-15or. Plastiko poltsa batean kabitzen zen izeba Karmenen herentzia; horixe behintzat zuzendariak eman zidana egoitzaren atarian. Plastiko poltsa eta doluminak; astronauta jantzi eta maskararen atzean apenas sumatu nezakeen gizatasun arrastorik... etsipen izpiren bat akaso?...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aldanondo Perkaz. Amaia
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2004
ALDANONDO PERKAZ , Amaia "Mixinok sinadurarik ez" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1120 zk 14-15or. Sukaldeko mahaiaren gainean etzan naiz, Ainhoak afaltzen duen bitartean. -Sukar, jaitsi! Aurreko hankak luzatu, biboteak miazkatu eta neure buruari bueltatxo tonto bat eman diot ea horrela leuntzen den...