Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

SEGARRA BASTERRE, Iraitz"Azpiko errota" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1173zk 14-15or. Egunsentiaren lehen errainuak. Obrako beharginak ez dira oraindik iritsi. Garabi erraldoiaren ingerada metalikoa Azpiko Errotako eraikin zaharraren on- doan ageri da, mehatxari. Eraiste bola bere beso lu- zetik zintzilik, haizearen menera kulunkan, Damoklesen ezpata esferikoa bailitzan...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

LIZARRAGA GOMEZ, Iraitz"Gutun-azalak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1172zk 14-15or.Mamadou izena dut baina amak Madou deitzen dit. Amyk berriz Ma. Aitak bakarrik deitzen dit nire izenez, haserretu egiten baitu izenekin jolasteko joera horrek; laburtuz-laburtuz izena galdu egiten omen da eta per- tsona desagertu...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

AIERBE SEGUROLA, Elena"Bi esku hauek" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1171zk 16-17or.Petra naiz, albaitaria hil zuen emakumea. Eza- gutu ez zenutenontzat, albaitariak Roman zuen izena. Batzuek gogoan izango duzue; beste batzuek, ondo ezagutu ere bai. Martu- teneko espetxean hamahiru urte isilik eman ondo- ren, gaur eta ez lehenago, hitz egiteari eder iritzita nago. Batzuei ongi irudituko zaizue, beste batzuei ez, baina horiek deabruaren gauzak dira, ez nireak...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

OTERO, Lucia"Kronika laburra paper puska batean" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1170zk 14-15or. Udaberria aurreratu da aurten ere, primulak ageri dira zelai-pendizetan, aranondo japoniarrek pur- pura kolorez zipriztintzen dituzte etxeen arteko pasealekuak eta zozoen txilioak eta saltoak antze- man daitezke bide bazterretan. Institutuko patioan inor ez da horretaz ohartzen, ostera; begirada laburra da nerabe- ena: Ibraimek golak nola sartzen dituen, Aritz ligoteoan pailazokeriak egiten atzean kuadrillakoen babesa duela, neska taldeak iji eta aja...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ARTOLA IZAGIRRE, Mikel"Erretxindorra" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1169zk 14-15or. Haserre dabil azkenaldian. Pandemiak politikaren he- riotza egiaztatu duelako ideia sartu zaio buruan eta, saiatu arren, ezin dio gaina hartu. Agian, suminaldiak hartuta dabilelako hil nahi du urretxindorra ipuin honetan. Bestela, argi du ez litzatekeela ausartuko, Attikus Finch-en miresle baita...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

PELLEJERO GOÑI, Juan Jose" Ondoko aldagelan" Juan Jose Pellejerok irabazi du X. KARMELE IGARTUA SORKUNTZA LEHIAKETA

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago