Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: De Arbina Berasategi, Gure Lopez
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1238
DE ARBINA BERASATEGI, Gure Lopez,"Amua irentsi, badaezpada" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1122zk 14-15or. Goizean goiz, arrandegira sartu eta hiru lagunek protokoloak betetzeko egina zuten ilara luzean azkena jarri naiz. Erakusleihoaz kanpora, pareko zuhaitzari lotuta zain zegoen txakur txiki bati begira, neure burua bisigu biren ondoan ikusi dut kristalean erdi islaturik...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lizarraga Gomez, Iraitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1196
LIZARRAGA GOMEZ, Iraitz"Danish Butter Cookies" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1121 zk 14-15or. Plastiko poltsa batean kabitzen zen izeba Karmenen herentzia; horixe behintzat zuzendariak eman zidana egoitzaren atarian. Plastiko poltsa eta doluminak; astronauta jantzi eta maskararen atzean apenas sumatu nezakeen gizatasun arrastorik... etsipen izpiren bat akaso?...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aldanondo Perkaz. Amaia
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1300
ALDANONDO PERKAZ , Amaia "Mixinok sinadurarik ez" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1120 zk 14-15or. Sukaldeko mahaiaren gainean etzan naiz, Ainhoak afaltzen duen bitartean. -Sukar, jaitsi! Aurreko hankak luzatu, biboteak miazkatu eta neure buruari bueltatxo tonto bat eman diot ea horrela leuntzen den...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Pellejero Goñi, Juan Jose
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1252
PELLEJERO GOÑI , Juan Jose "Karraska" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1119 zk 28-29or.Sarrailaren asotsak iratzarri nau. Zuzi batez argiztatuta ziegan zenbait jende sartu eta nire aitzinean gelditu da. Ahul izanagatik, ohartu gabeko intziri bat atera zait barren-barrendik, erreflexuzko defentsa mekanismo gisara. Indarra banu ere, ezin izanen nituen begiak ireki, hain daude hanpatuak...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Artola Izagirre, Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1211
ARTOLA IZAGIRRE , Mikel"Harrak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1118 zk 28-29or.Sekula ez zuen pentsatuko Pello han ikusiko zuenik. Ez zuen haren berririk izan bi hilabetean. Berak egin zuen ospa egun batetik bestera eta azalpenik eman gabe. Heriorik ez, baina utzi zion orbaina ustekabeko ihesaldiak, memorian...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gartziarena San Policarpo, Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1753
GARTZIARENA SAN POLICARPO, Mikel"Harrak" Bagoiko paretetan itzaliak daude kandelak, iluntasunak ez du botererik oraindik; egun-argiak badaki, eta horregatik ezkutatzen da argizari itxuraz otzan babesgabean. Metalezko gurpilen aldizkako kirrinka-hotsak sastaka dira belarrietan, oihukatutako elkarrizketak isilarazten dituzte, leiho-xaflak durduzatzeraino...