![]()  | 
Egiten gaituzte denborek, 
egiten gaituzte lekuek.
Eta hemen 
orain 
garena gara, agian 
edo garenetako bat baino ez
Uneek, tokiek ematen digute edertasuna 
ez gure izateak 
basoan galduta gose garenean 
ez du deus balio urreak 
eta liburutegiko kartelaren esanetan 
................bere apalean ez dagoena, liburu galdua da
Han, atzo 
hor, bihar 
edo gaur, hemen
Zein ote da nire lekua, 
................zein nire denbora?



