Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

marina tsvetaievaMarina Tsvetáieva

BIZIA ESANAHI

Ibilbide bat

Bergarako Idazle Eskolako ikaslea nintzen, irakasleak Cartas del verano de 1926 izeneko gutun liburua irakurtzera eman zidanean. Liburuak, Tsvietáieva, Rilke eta Pasternaken artean gurutzatutako gutunak eta hiruren arteko harreman literario, intelektual eta amodiozkoa jasotzen zituen.

Hasiera hasieratik erakarri ninduen hiruren esateko moduak eta esanak, eta hiruretan, bereziki Marina Tsvietáievaren indarrak, amodioa esateko zehaztasunak, gutunetan islatzen zen pasioak, bizitzaren inguruan erakusten zuen ikuskerak, hitzetatik harantzago joateko ematen zuen aukerak. Idatzita aurkitu nuen emakume sena, izaki-espiritu librea, amodioa, barrua.

Esan dezaket idazleak beste harrapatu ninduela pertsonak, eta haren berri jakiteko irrika esnatuta abiatu nintzen emakumearen bila; banekien gutunetan topatu nuen pasioak atzean bizitza bakan bakana behar zuela eta horrela haren beste gutun liburu bat eskuratu nuen, publikatua izan arren, bere bizitza pribatuko gutun bilduma bat: Cartas de Wilno (1934-1935) eta gutun horien itzultze lanari ekin nion. Batzuetan egunak ematen nituen paragrafo bakar batean haren hitzen zehaztasuna era zehatzenean adierazi nahiak eramanda. Itzultze lanak Marinaren erraietaraino eraman ninduen eta era berean areagotu egin zen nire sormen lana. Itzulpen lanak eguneko lehen orduak hartzen zituen eta beste ordu batzuetan biografoek idazlearen inguruan esandakoak irakurtzen nituen, Simon Karlinskyren Marina Tsvietáieva edo Joseph Brodskyren La canción del péndulo, esate baterako.

Gutunetatik hasitako ibilbideak Errusiako iraultza garaian Tsvietáievak bizi izandakoak irakurtzera eraman ninduen, Indicios terrestres liburura eta bertan kontatzeko era argiak, erritmoz eta sinbolismoz beteak harrapatu ninduen.

Poesiara iritsi nintzenerako banekien Marina Tsvietáievaren inguruan asko. Ezagutzen nuen haren esateko modua, baina berriz ere liluratu ninduten haren errima indartsuek edo fonemekin egiten zituen hitz jokoek; poesia entzun egiten zela iruditzen zitzaidan eta ikusi, iruditan bezala, Tres poemas mayores poema liburukoetan kasu.

Horregatik edo, erraz jaso nuen, aipatu zehaztasuna lortzeko, gidoiaren erabilera partikularra edo elipsiarekin nola jokatzen zuen, poesian bezala saiakera liburuetan.

Marina Tsvietáieva bera bizirik zegoen irakurtzen nuen guztian: gutun, kontakizun, poema, saiakera, nahiz antzezlanetan. Gizaki, emakume eta idazle izaerak banaezinak agertu zitzaizkidan Tsvietáievarengan.

Ez dago, esandako guztiagatik, Marina Tsvietáievaren obra ulertzerik bere bizitza ezagutu gabe, baina orain badakit hari bizitza bizi-ezina izango litzaiokeela bizi ahala idatzi ez balu dena...

pdfMarina Tsvietáieva

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago