Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Saiatu zirenlina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Ama, saiatu dira
nire birjinitateak ez ditu bost kontinente zeharkatzen
eta nire gorputz hauxe, berau,
ez da ezeren gose.
Ama, saiatu dira
nire maitale guzien zerrenda deiturak emendatzen
eta nire begiek hauxe, berau,
ez dute berant arte ikusi baino.
Ama, saiatu dira
nire pasioaren koordenada laikoak zuritzen
eta nire eskuok hauxe, berau,
ez naizela nigan sinesdun besterik diotelako.
Ama, saiatu dira aurkibidea
nire aurpegiaren zozoa argiztatzen
eta nire masailek hauxe, berau,
ondoen dakite neure algararen inozoa.
Ama, saiatu dira
nire bizkarreko galtzailea zamapetzen 
eta nire sahietsezurrek hauxe, berau,
aspaldi utzi diodalako alferrik kexatzeari, arnasten dut.
Ama, saiatu dira
nire oinen ederra laudatzen
eta neure azkazalek hauxe, berau,
ez dudala ohiturarik kimatzeko, denborak gomuta hartuta.
Ama, saiatu dira
neure garunaren paradigma eta lokuzioak ulertzen
eta neure ileak, hauxe, berau,
oroit nazatela gorroto nahi dudan moduan, ez bestela.
Ama, saiatu dira
eta egia da,
pasioa, ez besterik, zor diot lehen aldiari.
Azkenean, garaiz heldu zitzaidan askatasuna.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli