Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Demagun ezetzlina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Adibidez, etxe txuriaren parean
geratzen den kale kantoian,
sehaska kanta malerus bat
aditzea hirugarren pisutik, edo
ijitu batek azken zigarreta eskatzea
punky batek txistua lurrera
botatzen duen bitartean.
Denak ditu eroak
bere proiekzioetan etsai.

 

Adibidez, atzerapenarekin datorren trenak
gaurkoan,
ansiedadea hamarrak laurdengutxiagotan aurkibidea
garraiatuko ei du,
akuarela bete erretratu
baratze bateko txorimaloaren hobian.
Inkontzienteak eraman ditu,
Jungh eta Freud eta Fromm
leihotik barrurako zirrikituan barna. 

 

Adibidez, askatasun bila joatea joateagatik,
edozein hiri barnebiltzen duen hirira,
diarioak
apurtzen bakarrik dakiten esku nerabetu hauetatik
zerbitzatuz etorkizun hordia,
zer eta autoritateari ihes egiteko
autoritate bila arituaz.
Alter-maitasun ezin instituzionalago baten izena
darama zauriak.
Eta gogorragoa da orduantxe
zeuk erosketen ilaran
neure ama besargarratz agurtzea.
Zeren eta adibidez,
zoriontsuago ginatekeen
gabe.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli