Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 Egunerokoalina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Egunerokoa da
ez zarela aske edo aske ere bazarela ohartzea.
 
Ohartzea askatasunari indarra emanez gero
erortzen diren kontrapisuen antzera
jaurtitzen zarela zelai zabalera
oinutsik eta besoak zabal
 
eskuak ireki dituzun
keinu berarekin begietan.
 
Ohartzea, aldapan goian txikia ikusten zenuen
harria
amilka datorkizula gainera aurkibidea
eta ez dizula ikusten utziko
askatasunak ezkutatzen zuen betebeharra
 
harriak itsuak diren
aske hartu gabeko erabakiak bezala.
 
Ordua da,
eskuak atzera bota eta
aurrera egin behar duzula ulertzeko,
 
egunerokoa baita
ez zarela aske edo aske ere bazarela erabakitzea.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli