Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

BABIANO LOPEZ DE SABANDO,Mikel "Gauekoak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 863zk.22-23or. Hemendik goitik gauza harrigarriak ikusten ditut. San Martin naiz eta Urretxuko elizako fatxadan topatuko nauzu. Kapa higatua dut soinean, eta mendez mende bildutako hamaika istorio harrizko buruan. Nire adinak ez du axola. Tira, ez zaitut niri buruzko kontuekin gogaitu nahi, irrikaz egongo zara-eta 1605eko abenduko gau hartan zer gertatu zen jakiteko. Ez dizut hutsik egingo! Jakizu, ordea, ordukoak behar bezala ulertzeko

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGUARAN BARANDIARAN, Oihana" Guraizea begi"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 863zk.22-23or. Kanpai hots bakarraren oihartzuna: bederatzi eta erdiak. Oraindik ez da ageri. Arraroa da, astero-astero meza aurretik pasatzen da orraztera guretik. Zerbait gertatu ote zaio? Bai zera, agian gaur ez zuen orraztu nahiko; edo akaso, bere lagun Pilirenera joatea erabaki du behingoz, hona etorri beharrean. Okerragoa da horretan pentsatzen aritzea, beste lanik ez bagenu bezala…

Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive

RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 864zk.24-25or. Meatzetako hauts pozoitsuen artean pasatutako haurtzaroagatik zuten azala hain urratua, halere ez ziren gurasoen etsipen erlijiosoan abaildu, haren aurka oldartu ziren ameslarien era lañoan. «Ke gandorretan ezkutatu den ortzi urdina baino honatago kausitzen da paradisua», esan ohi zioten elkarri...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

URKIZA LEKUE,Lauri " Sutan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 865zk.20-21or.  Ze eternitate eta ze demonio! Orain –nahi eta nahi ez– popako zulotik bada ere, teknologia berriak sartuko dizkigute. Kontratuan jartzen ez zuen arren. Azkenaldi honetan nahasten joan dira kontuak. Konplikatu egin da merezimenduak lortzeko merituen neurria. Eternitatea eta enparauok... aspertuta naukate! Ez zidaten kontatu infernurako oposizioak gaindituta ere, gerora, zikloak aldatzen doazela, eta birziklatzen joan beharko nuenik. Inork ez zidan abisatu...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ERASUN URTZELAIETA,Arantxa " Arrakalak itzaletan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 866zk.20-21or.Berriz ere begiratu diot argazkiari, argi-itzalezko marren artetik ageri da zure aurpegia, irribarretsu gordegordeketan ari den haurraren tankeran, begiak erdi itxita, jostari. Betaurreko lila lauki luze horiek erabiltzen zenituen orduan, ederrago egiten zintuzten, begi politak ez zenituelako ei zen, zure ustez.

Erabiltzailearen balorazioa: 3 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar InactiveStar Inactive

LIZARAZU ASTIGARRAGA, Aitor "Gosea"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 867zk.30-31or-Ez dakit hau ideia ona izan den!—esan dute Loliren begi urdinek pasabidetxora begiratuz. Bere eskuineko botaren azpitik amildegia erortzen da. -Ez begiratu behera! —lasaitu nahi du Inocenciok, beste aldetik besoak luzatuz—...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli