Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

GOIENETXE URRUTIA,Josu "Highway to Barakaldo" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 860zk.24-25or. Gaiztoa izan zinen herenegun. Infernura kondenatu zintuzten atzo. Barakaldora iristen ari zara gaur. Behar baino gehiago luzatu zen larunbateko parranda eta biharamuneko mendi txangoa bertan behera uztea erabaki zenuen, aldebakarrez. Aho bakarreko tribunal militar zorrotzak aho batez kondenatu zintuen, bazkalorduan gosaltzen zenuen bitartean. Eta orain Barakaldo ikus dezakezu Californiatik, lagun batek utzitako California zaharretik...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

MARTINEZ ITURRIA Alexander " Hitzetan bizi" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 861zk.24-25or. Igor doktoreak Vojnik erietxean egiten zuen lan, Ljubljanako ospitale nagusian. Bera zen psikologiaz arduratzen zen bosgarren pabiloiko zuzendaria. Bere zereginak lasaiak ziren 1995eko sutearen aurretik. Ezbeharrak portu ondoko auzo osoa kiskali zuela jakina den arren, gutxik dakite sua Villete izeneko eroetxean hasi zenik. Milaka gaixo desagertu ziren, hiriburuko kale ilunenetan eta Ljubljanako haurren amesgaiztoetan soilik agertuz. Sutearen ondorengo txikizioan bizirik aurkitu zituzten beste ehunka gaixo Vojnik ospitalera mugitu zituzten, Igor doktorearen pabiloira. Horrela ezagutu zuen Eduard...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

BABIANO LOPEZ DE SABANDO,Mikel "Gauekoak" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 863zk.22-23or. Hemendik goitik gauza harrigarriak ikusten ditut. San Martin naiz eta Urretxuko elizako fatxadan topatuko nauzu. Kapa higatua dut soinean, eta mendez mende bildutako hamaika istorio harrizko buruan. Nire adinak ez du axola. Tira, ez zaitut niri buruzko kontuekin gogaitu nahi, irrikaz egongo zara-eta 1605eko abenduko gau hartan zer gertatu zen jakiteko. Ez dizut hutsik egingo! Jakizu, ordea, ordukoak behar bezala ulertzeko

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGUARAN BARANDIARAN, Oihana" Guraizea begi"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 863zk.22-23or. Kanpai hots bakarraren oihartzuna: bederatzi eta erdiak. Oraindik ez da ageri. Arraroa da, astero-astero meza aurretik pasatzen da orraztera guretik. Zerbait gertatu ote zaio? Bai zera, agian gaur ez zuen orraztu nahiko; edo akaso, bere lagun Pilirenera joatea erabaki du behingoz, hona etorri beharrean. Okerragoa da horretan pentsatzen aritzea, beste lanik ez bagenu bezala…

Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive

RUIZ SARRIAS, Odei" 3,4 edo 5" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 864zk.24-25or. Meatzetako hauts pozoitsuen artean pasatutako haurtzaroagatik zuten azala hain urratua, halere ez ziren gurasoen etsipen erlijiosoan abaildu, haren aurka oldartu ziren ameslarien era lañoan. «Ke gandorretan ezkutatu den ortzi urdina baino honatago kausitzen da paradisua», esan ohi zioten elkarri...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

URKIZA LEKUE,Lauri " Sutan" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 865zk.20-21or.  Ze eternitate eta ze demonio! Orain –nahi eta nahi ez– popako zulotik bada ere, teknologia berriak sartuko dizkigute. Kontratuan jartzen ez zuen arren. Azkenaldi honetan nahasten joan dira kontuak. Konplikatu egin da merezimenduak lortzeko merituen neurria. Eternitatea eta enparauok... aspertuta naukate! Ez zidaten kontatu infernurako oposizioak gaindituta ere, gerora, zikloak aldatzen doazela, eta birziklatzen joan beharko nuenik. Inork ez zidan abisatu...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli