Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

    luma19
Bai? 

Larrua jotzen ari nintzen telefonoak lehenengo aldiz jo zuenean. Nire mugikorra zen; zalantzarik gabe; eta ez jotzen ari zen sintonia  ezaguna egiten zitzaidalako, baizik eta berotasunean prakak erabat kentzeko denborarik ez eta,  orkatilan deiak egiten zizkidan kilimek hori ziurtatzen zidatelako.

Ez nuen hartu. Ostiko batez praketatik libratu  nintzen eta geldialdi hori aprobetxatu nuen posizioz aldatzeko. Bere ipurdi masail mardulak agerian nituela, geurearekin jarraitu genuen.

Neska hark gori-gori jartzen ninduen, gorputz  adierazpen ikastaro batean ezagutu nuen lehenengo unetik. Besarkada izeneko ariketa bat partekatzea egokitu zitzaigun. Erreza da imajinatzea zer  egin behar zen, ezta. Gure artean kimika zegoela  argi geratu zen lehenengo zirrietatik. Pixkanaka-pixkanaka nire barruan sugar bat pizten ari zela  konturatu nintzen eta nire hankarteak ere antzeman zuen. Klasea bukatu zenean elkarrekin joan  ginen bazkaltzera eta gero bere etxera. Neska ez  zen printze urdinaren bila ibiltzen den horietakoa; horregatik gure erlazioa aldirokoa bihurtu  zen. Batzuetan neskaren etxean, besteetan, gaurkoan bezala, nire txortalekuan.

Gibeletik ikusten ari nintzen neskaren irudiak  benetan bero-bero jartzen ninduen: sorbaldak ez  zabalegiak, baina ondo marraztuak, omoplatoak eta saihetsak markatuta eta bizkarraren okerdurak sendo eta mardulak ipurmasailetara iristen ziren. Eskuekin ipurmamiei helduta, gogotsu segitu genuen, biok izerdi patsetan bukatu arte. Neskaren gorputzeko izerdi perlak bizkarretik ipurdi aldera erortzen ari zirela ikusteak nire libidoa  areagotu zuen. Orduan, esku bat askatu, adats  beltz gainean ezarri eta iletik tira egiteko zorian  nengoela, telefono putak berriro jo zuen. Oraingoan ez zen nire mugikorra, oraingoan etxeko hari gabekoa zen.

Deiak nahastu ninduen pixka bat, baina berriro  ekin genion geureari harik eta jo eta ke jotzen segitzen zuela ikusita, bigarren etenaldia egin behar izan nuen arte. Telefonora hurbildu, begiratu  gabe hartu, erraiak atera eta, amorru bizian, sofa  gainera bota nuen.

Hasieratik argitu genuen egoera. Nik ez nion nire emazteaz aipamenik egingo eta berak ez zidan  mutil-lagunaz hitz egingo. Gure harremana, “El  último tango en Paris”pelikulan, Marlon Brandon  eta Maria Schneider-ren artekoa bezalakoa izango zen: txortan egin  eta disfrutatu. Gurinarena ez zen oso argi geratu. Edozein egunetan... —agian gaur  proposatuko diot—.

Bigarren etena igaro ondoren, bizkarra emanda nire gainean eseri zen. Bere bularrak ez ziren oso handiak, baina bai leun eta politak. Eskuekin titiburuak laztantzen nizkion bitartean, nire sexuaren bultzakada areagotzen joan zen. Berak ere erritmoa azkartu zuen eta esku  bat nire barrabiletara eraman zuen. Plazeraren olatuak harrapatua, hatz luzea zurrupatu eta neskaren klitori bila zihoanean, telefono madarikatuak  hots egin zuen berriro.

Aldi horretan neskaren mugikorra zen. Une hartantxe konturatu nintzen egia dela esaten denean  emakumezkoak, gizonen aldean, bi gauza —edo  gehiago— batera egiteko gai direla. Geunden posizioan, askatu gabe, kamasutra praktikatzen baikeunde, lurrean praken barruan zeukan telefono  aldera, nola hala eraman, eta amodiozko hasperenekin jarraitzen zuen bitartean, mugikorra eskuan ezarri, pantailari so egin eta hara non SMSa idazten hasi zen.

Ezin nuen sinistu. Etena berriro eskatuz, maitalea SMSa bukatzen utzi eta sukaldera abiatu nintzen garagardo bat hartzeko. Erabat haserre, gogoa galduta eta amore emateko zorian nengoela,  maitalea etorri zitzaidan eta oin puntarekin aurpegia laztandu zidan. Horrek berpiztu zidan barruko sua eta erasora pasa nintzen. Oina hartu  nion eta ezpainetara eramatera nindoanean, “pipipipippipipi...” atariko telefonotxoaren txanda  suertatu zen.

Erabat nire senetik aterata, “mekaguendioska” ari  nintzela, bion arropa jaso, jantzi eta gurinarena  beste egun baterako utziko genuela esanez agurtu genuen elkar.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli