Dibulgazioa

Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Okila ameztian
argia10    
pdf    

Mendialdea Arabako ingururik ederrenetakoa dela esatea ez da gehiegikeria. Sei udalerrik osatzen dute natura inon baino biziago dagoen eskualde hau: Arraia-Maeztuk, Bernedok, Kanpezuk, Aranak, Lagranek eta Urizaharrak. Izkiko Parkea ere gordetzen du bere baitan Arabako Mendialdeak. Herrialdeko altxorrik ezezagunena.

Izkiko mendigunea 1998an izendatu zuten parke natural; paisaia ugari biltzen ditu bere baitan ia 10.000 hektareako hedaduran, eta EAEko hirugarren handiena da. Kapildui tontorra da, 1.175 metrorekin, punturik altuena; baxuena berriz, Bujanda herria: 600 metro inguru.

Aipagarria da Izkiko Parke Naturalak bere hedaduran ezkutatzen duen paisaia aniztasun ikaragarria: kare-haitzezko mendi kasko ikusgarriak, hezegune ezkutuak, baso itxi eta aberatsak… Durruma Kanpezu eta Korresetik gertu dauden Muela (1.056 m) eta Soila (989 m) dira agian mendizale gehien erakartzen dituzten gailurrak. Ezin ahaztu, ordea, parkearen bestaldean, Apinaiz eta Arluzeatik gertu dauden San Kristobal (1.057 m), San Justi (1.023 m) eta iparralderagoko Kapildui (1.175 m) gailurrak, talaia berdingabeak, denak ere. Haitzarte handi eta ikusgarriak osatzen dituzte gailurrok, eta bisitariei bista panoramiko ederrak eskaintzen.

Izki, funtsean, basoa eta haitza da. Zalantzarik gabe, ametza (quercus pirenaica) da zuhaitz motarik esanguratsuena, bertako ameztia Europako handienetakoa baita. Horrez gain, pagadiak, haltzadiak, erkameztiak, urkidiak –Euskal Herriko handiena bertan dago–, lertxundiak, hariztiak eta beste hainbat espeziez osaturiko baso aberatsak aurkitu daitezke. Soila mendiaren magalean, esaterako, Aparteko Zuhaitz izendatutako hagin bat eta ezki bat daude, parkeko altxorren erakusgarri.

    argia10a
Izki, Molino eta Berron errekek zeharkatzen dute harana, beste hainbat erreka txikiagorekin batera. Zenbait gunetan ura azaleratu egiten da, putzuak eta zohikaztegiak sorraraziz. Hezegune horiek anfibio eta hegazti aipagarri ugariren topaleku dira, baita landare bitxi askoren –haragijaleak, zenbait– sorleku eta haztegi ere.
 

Izkik fauna anitza eta ugaria du. Zeru gainetan hegaldaka dabiltza arrano beltza, belatz handia, sai zuria eta sai arrea. Izkiko kareharrizko amildegietan egiten dituzte habiak, Muela gailurraren hegoaldean, kasu. Aipagarria da gainera okil ertainaren presentzia, Izkin dagoen amezti kopuru handiari esker, neurri batean. Bestalde, 150 ornodun espezie baino gehiago ere badago.

Korres

Parkearen harrera-etxea Korresen dago. XIII. mendekoa izanik, Erdi Aroko ohiko egitura du, hots, oraindik ere harresiaren eta gazteluaren zati bat, ibaiak eratzen duen lubaki naturala eta sarrerako zubia gordetzen ditu. Herriko zenbait txokotan, Erdi Aroko ohiko lur zatiketak irauten du gaur egun ere: egoki lerratutako sakonera handiko etxeak, fatxada estu eta garaidun beste batzuekin batera. Herri-gunea ikusgarria bada, ordea, are ikusgarriagoa da ingurunea, Izkiko baso eta mendiak lekuko, herritik oso gertu dagoen Korreseko haizpitarteari, Izkiko paisaiarik ederrenetakoari, aipamen berezia eginez.

Natur ibilbideak

Izkiko Parke Naturalak egoki markatutako hamasei bidezidorrek osaturiko sarea dauka, bisitariak parkean barrena galtzeko inolako arriskurik gabe gidatzeko prestatuak. Horrela, Izkiko paisaia ederraz gozatu, bertako fauna eta flora bertatik bertara behatu eta herri-guneetako tradizio eta ohiturak hautemateko aukera izango dute Arabako Mendialdeko ingurune honetara inguratzen diren guztiek. 

Hainbat luzera eta zailtasuneko ibilbideak egin daitezke Izkin. Edozeini jarraituz, bisitaria Parke Naturaleko txoko interesgarriren batera helduko da beti. Nabarmendu beharrekoa da Mandazainen bidea izenez ezaguna den ibilbidea, ehun urtetik gorako bideari jarraituz basoa zeharkatzen duena, Apinaizetik Kintanaraino. Isilik joanez gero, ameztien gerizpean, okil ertainaren kantua zein baso igel jauzkariaren korroka entzun daitezke. Zorte handiagoa lagun, basurdea ere ikus genezake agian. Muela, Soila eta Kapildui gailurren moduko harkaitz gune ikusgarriak, bestalde, ibilbide askotatik izango ditu bisitariak ikusgai. Izki estreinakoz bisitatzen duen naturazaleak berehala igarriko du zergatik den gune babestua. Zentzumenak askatu eta inguruak gordetzen duen aberastasuna arretaz sumatzea besterik ez dago.

Gorka Azkarate

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli