Dibulgazioa

Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkareteren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Gorka Azkarateren irudiak
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"
Inaxio Lopez de Arana: "Hiru aste Pakistanen"

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Antzinako aztarnak Adarratik zintzilik
argia11    
pdf    

Gutxi dira Euskal Herrian Urnietak duen moduko ondare megalitiko oparoa erakutsi dezaketen udalerriak. Adarra-Mandoegi mendikatean eta Urumea eta Leitzarango arro inguruetan, 140 megalito baino gehiago daude sailkatuta. Historiaurrera bidaiatzearen parekoa.

Goiburu auzoko jatetxe ezagun batetik abiatzen da, kasurik gehienetan, Adarra gailur ezaguna –Lekaio eta Agerre izenak ere baditu– jomuga duen ibiltari andana. Adarrara igotzeak sorrarazten duen sentipen goxoaz harago, ordea, Urnietako altxorrik ederrenak bisitatzea ahalbidetuko duen txango zirkularra proposatuko da ondorengo lerroetan.

Besabi jatetxearen parean emango diogu txangoari hasera. Ezkerretara, Oindi mendira eramango gintuzkeen bidea utzi eta Montefrio baserriko maldari egingo diogu aurre. Bideak goranzko joera duen arren, erraz egingo dugu aurrera, pinudiak, pagadiak eta soilguneak tartekatzen dituen xendari jarraiki. Belabietako errekastora heltzearekin batera, ordea, malda gogor xamar bati ekin beharko diogu, Xauxarko pagadira iristeko, Adarrako gailurrera zuzenean igotzen den malda gogorra utzi eta berau inguratzeko unea heldu den seinale. Agerreazpiko iturriaren albotik igaro eta mendetan zehar Agerreko zabalean irmo kokaturik dirauten
Etenetako harrespila eta zutarri ezaguna bertatik bertara ikuskatzea da gure xedea.

Agerreko zabala Adarra eta Onddo mendiak banatzen dituen lepoa da. Urrunetik hauteman daiteke Etenetako harrespilen mugarriarena egiten duen hiru metroko zutarri erraldoi famatua. Hiruzpalau metroko diametroko bi harrespilek osatzen dute Eteneta I. Eteneta II 200 bat metrora dago, Onddorako bidean, eta lau harrespilak osatzen dute. Adarra aldera abiatu aurretik, minutu gutxian Onddoko gailurrera joan-etorria egiteko aukera dago.

   
  argia11a
   
Adarra gailurraren bestaldean dagoen Manttaleko lepora iristeko Adarrara bertara igo beharrik ez dagoen arren, gomendagarria da ahalegin txiki bat eskatuko digun malda gainditu eta gailurrera igotzea; izan ere, Adarratik Gipuzkoako kostaldearen ikuspegi paregabeaz gozatuko dugu. Aipagarria da urteko lehen egunean, aspaldiko usadioari jarraituz, Donostialdeko jende asko igo ohi dela Adarrara; gailurreko bi tontorren arteko zelaigunean salda beroa eskaintzen du Euskalduna mendi taldeak, urte berriari harrera eginez.
 

Manttale lepotik Arlegorko zabalera iristeko, Aballarri kaskoa inguratu beharko dugu; Aballarrira igotzeko aukera ere badago, baina arretaz, malda motz bezain pikoa baitu. Goroldioz estaliriko harri irristakorrak kontu handiz zapaldu behar dira, eta amaiera aldera eskuen laguntza ere beharko dugu.

Aballarrira igotako bide beretik Manttaleko lepora jaitsiko gara atzera eta, Sansonarri harritzar ikaragarriaren albotik igaroz, Arlegorko zabalera helduko gara. Kondairak dioenez, Sansonek berak Buruntza menditik bota zuen harritzarra, Arano aldean dantzan zebiltzan jentilen aurka, baina jaurtitzeko unean laprast egin eta erdibidean geratu zen helmugara iritsi ezinda.

Arlegorko lepotik gertu hautemango Oindi mendia. Haren gailurrera zuzenean igotzen den bidea ezkerretara utzi eta berau inguratuko dugu, mendiaren bestaldean kokaturiko Munisko ingurura heldu arte. Pinudian gora, minutu gutxian helduko gara Muniskoko harrespila dagoen soilgunera. Sorpresa atsegina hartuko dugu txoko sorgindu honetara heldu eta lurretik irtenda punta zorrotza erakusten duten harriak ikustean. Ondoren, eta txangoaren abiapuntura itzuli baino lehenago, merezi du Oindira igotzea, Gipuzkoako kostaldea Adarrako gainetik baino gertuagotik behatzeko aukera izango dugu eta.

Gorka Azkarate

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli