Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
INFERNUA BESTEAK DIRA

1. Sek.

Kanpoal./egunez

Eskola bidea

Goizean, eskolarantz abiatzen diren neskato-mutiko batzuk ikusten ditugu: batzuk bikoteka doaz, beste batzuk multzoka, aitak edo amak lagunduta beste batzuk …

Motxila bizkarrean daramala, eskola bidera bakarrik doan 10 urteko mutiko bat—JON— agertzen da. Bere aurpegiak tristura islatzen du. Ibilbidean beste ikasle batzuekin egiten du topo, baina elkarri kasu handirik egin gabe, JONek bere bidea jarraitzen du eskolako patiora sartu arte.

Patioan neska-mutiko batzuk futbolean ari dira. JON haiengana hurbiltzen da.

JON

¿Se puede?

Neskato-mutikoek elkarri begiratzen diote baina ez dute erantzuten. Baloia eskuan daramala mutiko bat hurbiltzen da.

MUTIKO 1

 

Ez, zuk ezin duzu jokatu.

Baloia nirea da eta ez dizut uzten.

Orduan, JONek baloia kentzen dio eta ostiko bat emanez, patioko burdin hesiaren gainetik jaurtitzen du. Segituan, baloiaren jabeak, haserre, bultzadaka bat ematen dio JONi. Honek beste bultzadaka batez erantzuten dio eta lurrera botatzen du.

MUTIKO 1

 

(lurretik )

¡Moro, puto moro!

¡Puto moro de mierda!

JON eta MUTIKO 1 borroka bizian hasten dira. Inguruan daukaten jendeak inguratzen ditu eta builaka ere hasten dira

NESKATO-MUTIKOAK

 

Akatu moroa!

Moro, Moro!...

2.Sek.

Barrual./egunez

 

Zuzendariaren bulegoa

JON eta MUTIKO 1 eskolako zuzendariaren bulegoan daude. Beren aurpegi eta jantzietan borrokaren zantzuak antzematen dira.

Biak eserita daude eta aurrez-aurre, paper bat mahai gainean duela, zuzendaria dago.

ZUZENDARIA

 

(begirada paperetik JONengaga zuzentzen du)

Orduan,… zu zara…

… Said Juan Mayoral?

JON

 

Ez, ni ez naiz Said Juan!

Ni Jon naiz, Jon Mayoral!

ZUZENDARIA

 

(Pixka bat harrituta)

Baina hemen, zerrenda honetan Said

Juan Mayoral jartzen du…

JON

 

(Garrasika)

Ni Jon naiz!!... Jon!!...

Ni ez naiz Said!...

Gainera bera hasi da!!... Bera!!

Berak “jo dit”!!... Berak “jo dit” lehenengo!!!

ZUZENDARIA

 

Lasai! Lasaitu!

JON ez da lasaitzen eta bereari eusten dio

ZUZENDARIA

 

(Haserre)

Said zure gurasoekin hitz egin beharko dugu!

JONen garrasien oihartzuna entzuten da.

3.Sek.

Barrual./egunez

 

Taberna

Kez betetako taberna batean, mahai batean, mozkorti itxurako 3 bezero garagardo pitxer bana edaten ari dira. Izkin batean, beste mahai batean eserita, eskolako etxeko-lanak egiten ari dela, JON ikusten dugu.

Barran, zigarroa ahoan duela, kaxan dirua sartzen ari den emakume bat eta harrikoa egiten ari den 12 urteko neskato bat agertzen zaizkigu.

Telebistaren bolumena oso altu dago eta orokorrean tabernakoa ere bai.

BARRAKO EMAKUMEA

 

Said, seme!... Utzi hori!!...

 

Said!... Utzi hori eta etorri!!

 

Said!...Said!... afaldu behar dugu!!

 

Said!...

Telebistako “salsa rosa” programaren eta bezeroen ahotsen gainetik emakumearen kexu hotsak entzunarazteko ahaleginak egiten ditu. JON konturatu da baina ez du kasurik egiten. Aurpegian haserrea erakusten du.

JON

 

(Ahopeka eta marmarka)

 

Ni ez naiz Said, ni ez naiz Said,

 

ni Jon naiz, ni Jon naiz…

Eskuekin belarriak estaltzen ditu eta “Ni ez naiz Said, Jon naiz” letaniarekin jarraitzen du.

Bestalde, Said-en izena moteldua eta, halaber, gero eta gertuago entzuten dugu.

Bat-batean, JONen ama agertzen da eta belarrondoko bat ematen dio.

BARRAKO EMAKUMEA

 

(Oihuka)

 

SAID! Gorra al zaude!

 

Esan dizut hori uzteko eta etortzeko eta

 

zuk kasurik ez…

Amaren belarrondokoaren ondorioz, JON ia lurrera erortzen da. Bere gauza guztiak, arrapaladan jasoz, presaka sartzen da tabernako sukaldera.

JON

 

(Amorrazioz beteta)

 

¡Mora!... ¡Mora!...

 

¡Puta mora de mierda!

Barran zegoen 12 urteko neskatoak sukaldeko atetik burua agertzen du.

JON

 

¡Y tú qué miras!

 

Utzi pakean! Joan pikutara!

 

¡Mora más que mora!

4.Sek.

Kanpoal./egunez

 

Kalean

Barrako 12 urteko neskatoa, bere adineko neska batek lagunduta kalean daude, paseoan. Haien atzetik, 5-10 bat urrutiago JONek jarraitzen die.

Neskak solasean daude eta noizean behin geratu egiten dira. JONek distantzia mantenduz gauza bera egiten du.

BARRAKO NESKATOA

 

Zer uste duzu? Nik gogoko daukadala

 

anaiak lagunduta etortzea? Nire amak

 

behartu egiten nau…

 

NESKATO 1

 

Ba, zerbait egin beharko genuke.

 

Begira zer topatu nuen atzo nire

 

motxila barruan!

Orri bat ateratzen du eta lagunari erakusten dio. Marrazki bat agertzen da eta horren azpian JON irakur daiteke.

BARRAKO NESKATOA

 

Bai, uste dut nire anaia zutaz gustatzen dela…

NESKATO 1

 

Gainera!… Falta zitzaidana!

 

(nahiko haserre, JONi begira)

 

¿Pero tu de qué vas? Alde hemendik e!

 

Ez zaitut ikusi nahi! Alde nire bistatik …!

Jon begira dago, baina ez da mugitzen.

Azkenean, neskek bere bidea jarraitzen dute eta lagunekin geratutako tokira iristen dira. Hauek herriko plazan zain daude. Lagunak, JON ere badatorrela ikusten dutenean, protestaka hasten dira.

LAGUNAK

 

Jo!... Hor dago berriro plasta hori!

 

Zergatik ez zoaz zure lagunekin?

 

Goazen korrika!...

JON lagun taldetik metro batzuk aldenduta, plazako banku batean, bakarrik, esertzen da.

Mikel Agirregomezkorta

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli