Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Irratiko elkarrizketa
luma16    

ESATARIA: Gabon... Ongi etorri beste gau batez ere gure uhinetara! Apirilak hamaseigarrena du gaur. Ea ba, hamaseigarrenean aidanez izaten  den! 16. hau ere ez ote den bezpera... Iritsiko dela, iritsiko dela eta beti bezpera... Ea telefonoz beste aldean dugunari iritsi zaion horrenbeste itxaron duen eguna.... Gabon...

  micro

ENTZULEA: Gabon...

ESATARIA: Nor zaitugu?

ENTZULEA: Berdin dio, ez du inporta!

ESATARIA: Izena ez, izana da axola duena ezta? Eta gaur, apirila 16 izateak  ez du inportantziarik... apirilak 23,  edo maiatzak 2 edo abuzutak 8 izan  zitekeen eta horrela ere ez luke axolarik izango. Garrantzitsuena gaur,  egun hori ote den da...

ENTZULEA: Baliteke...

ESATARIA: Iritsi zaizu eguna?

ENTZULEA: Ez dakit ba... oraindik ez  du argitu. Bostak dira...

ESATARIA: Goizeko bostak eta zu esna: zerk galerazten dizu loa?

ENTZULEA: Ez dakit... gauza askok!

ESATARIA: Gauza txiki askok edo gauza handi batek?

ENTZULEA: Buf... Zaila da. Ez dakit.

ESATARIA: Ez dakizu?

ENTZULEA: Gauza txiki askok kezkatzen naute, baina gaur... gaur batez ere gauza handi bat da kezkatzen  nauena...

ESATARIA: Entzuteko gaude.

ENTZULEA: Ba... kontua da... Tzzz... Ez dakit nondik hasi?

ESATARIA: Ea... amodio kontuak, familiako arazoak, lanekoak... Zer da kezkatzen zaituen hori? Lasai hitz egin,  nahiz eta lau haizetara kontatu, hemen zure sekretuak salbu daude...

ENTZULEA: Kontua da, gaur izan daitekeela egun hori!

ESATARIA: Hara! Apirilak 16?

ENTZULEA: Bai... Gaur geratu naiz berarekin.

ESATARIA: Berarekin geratu zara, orduan? Etat nor da bera? Edo agian  horrek ere ez du axola?

ENTZULEA: Ez, ez... Bera adiskide bat  da.

ESATARIA: Eta zerbait esateko geratu  zarete?

ENTZULEA: Bai... erabakita daukat:  gaur esango diot!

ESATARIA: Gaur esango diozu... maite duzula, agian?

ENTZULEA: Maite? Ez ez... ez da hori  kontua!

ESATARIA: Ah... barkatu... esan duzun tonuan iruditu zait maitasun aitorpen bat egin behar zeniola...

ENTZULEA: Bueno... adiskide hau... ba,bere garaian... ba, elkarrekin ibili ginen eta bada denbora bat utzi  genuela...

ESATARIA: Aja... segi-segi entzuten  gaude eta.

ENTZULEA: Ba, geroztik harremana izaten segi dugu... adiskideak gara. Baina... nik ezin dut horrela segi!

ESATARIA: Aaaaah... Zer gertatzen da?  Oraindik maite duzula?

ENTZULEA: Ez ez, inondik inora ere!

ESATARIA: Orduan...

ENTZULEA: Gorrotatu egiten dut! Ezin  dut jasan! Espero dut bera ez entzuten egotea...

ESATARIA: Hori litekeena da... Baina  zer axola dio? Gaur esan behar diozu gorroto duzula!

ENTZULEA: Bueno... bai... ea...

ESATARIA: Ez zara gauza sentitzen ezta?

ENTZULEA: ... Zaila da. Bueno... hemen kontatzea lagungarria egin zait.

ESATARIA: Horretarako gaude. Agian  kontatu izanak ere lagunduko dizu  loa berreskuratzen...

ENTZULEA: Bai... agian.... Baina agian  irratsaioa entzuten jarraituko dut....

ESATARIA: Hori ere ez da aukera txarra!

ENTZULEA: Zure ahotsa hain lasaigarria egiten zait...

ESATARIA: Kontxo! Eskerrik asko....

ENTZULEA: Egun batean agian ikusiko zaitut eta jarriko diot aurpegia  ahots horri!

ESATARIA: Posible da... baina nik ere  ez dut zure aurpegia ezagutzen, ez  dakit zure izena ere!

ENTZULEA: Eta hori da irratiaren magia ezta?

ESATARIA: Beste gauza batzuen artean....

ENTZULEA: Bitartean gure imaginazioak sortzen dituen aurpegiekin geratuko gara!

ESATARIA: Bitartean... apirilak 16!

ENTZULEA: Ea gaur ere bezpera ez  den!

ENTZULEA: Kontatuko diguzu, nahi  baduzu. Biharamunera arte!

FREKUENTZIAREN DISTORSIOA: Efektua.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli