Gidoiak eta antzerkia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
luma_7_27      
       
Diogenes  txakurra 

-Gaur bazkaltzekorik izango al dugu?

- Nik gose ederra daukat, baina, lasai, ez zaitut bakarrik utziko.  Jan gabe gelditu beharko dugu,  oraingoan ere.

-Hori da benetako laguna izatea.

 

-Ez dakit zergatik egiten dudan,  egia esan. Aldameneko ate horretatik sartuko banintz, ziur nago  bazkari ederra aurkituko nukeela.

-Taberna da, ordea!

-Horregatik esan dut.

-Janaria soberan dago hor, baina  ordaintzen dutenentzat.

-Ba, ordaindu egingo dugu.

-Ez eman barregurarik. Ez daukagu sosik.

-Norbaitek emango digu.

-Hori pentsatzen genuen atzo ere,  eta hemen gaude ezer jan gabe.

- Egia esanda, filosofo koherente  izateak ez du ezer onik ekartzen.  Hitz egin eta hitz egin, eta urdaila  betetzeko lain ez dugu ateratzen.
Ezin inor engainatu, zazpi ordu  eta gero. Hau da gure saria, egun  osoko lanari.

-Ixo motel! Norbere buruarekin  ados egotea da saririk onena.

–Ja!

-Eta horrek arima asetzen du.

-Arima izango da, zeren eta gorputza, ez dago horrela asetzerik.  Gainera, guk, txakurrok, ez dauka-  gu arimarik. Ala?

-Ba, entzun, gorputza ere, gutxi  janda argiago egoten da, burua  azkarrago.

- Nire burua inoiz baino azkarrago  dabil, ba, horregatik. Lapurretan  egitera sartuko naiz tabernara, ea  zerbait daukaten jateko, mahai  gainean utzita.

-Txakurrek ez dute lapurretan egiten.

-Nola ezetz! Nik askotan ikusi ditut.

-Hori da gizakiei begiratzen dietelako. Gaizki ikasten ari dira.

-Edonola ere, txakurrak bagara,  jan beharko dugu.

-Baina txakur egin ginen gizakiak  gaizto eta maltzurrak zirelako.  Animalien inozotasunik ez zutelako. Ez gara ba hasiko eurek moduan? Horretarako, gizaki egingo  ginateke berriro.

-Bai zera. Ez zenuen ba zuk esaten  gizakirik ez zenuela aurkitzen?

-Giza-antzekoak barra-barra daude, baina benetako gizakirik ez  dut aspaldian ikusi, egia da.

-Eta, txakurrik, ikusi al duzu aspaldian?

-Zeu, hor, neure aurrean.

-Bai, baina ni, izatez, gizakia naiz.

-Zeuk ez baduzu sinesten, nola  nahi duzu besteek onartzea?  Ni ez naiz gizakia, Txakur peto-petoa baizik. Eta datorren astetik  zaunka hasiko naiz gainera.

-Eta, zergatik ari zara neska gazte horri begira? Txakur emeak ez dituzu begiratzen.

-Neska ederra benetan!  Senez begiratu dut, txakurrak bezala. Sabela berotzen hasi zait.

- Periklesen biloba duzu.

-Aitonak zer axola niri. Hilik da hura ere.

-Ez zaitez harengana hurbildu,  bestela soldaduak jipoia emango  dizute.

-Ez, zakila astintzera noa, txakurren antzera.

-A, beno. Halere, badut zalantza  bat. Txakurrak askotan ikusten ditut euren zakila miazkatzen. Zuk  ahal duzu?

-Uff. Gaztetan egin izan nuen, baina orain, jada, zahartu naiz, hautsiko nuke hezurren bat. Zer, saiatu zara, ezta?

-Bi egun pasa dira, eta lepoko minez nago.

-Ondo baina. Gozamen itzela da.

-Beste norbaitek egiten badizu ere  bai.

-Akabo ba! Ez duzu ba nahiko...?

-Ez lasai, zuk egitea ez, hain zuzen  ere. Beste norbaitengan pentsatzen ari nintzen. Ejem! Neska guri  begira dago. Eta zu...

-Utzidazu momentu bat, esango dizut.

-Ni ez naiz ohitzen txakur izate honetara. Ez zait zakila jende aurrean ernetzen, ezta eraginda ere.

-Ez duzulako benetan sinesten, Begira, begira.

-Ez daukazu oso handia, bestalde.

-Nahikoa da, egin ahal dudanerako. Utzi, utzi, Aaaaaaaaaa!

- Azkar isuri duzu.

-Hilabete badirelako kanpairik jotzen ez nuela.

-Lehen, ostera, astero joaten zinen  putetxera.

-Eta, badakizu? Minerbak, beltzaran hark, ez zidan inoiz kobratzen.

-Besteek bai, ala?

-Ez nuen beste inorekin egiten, hura maite nuen. Eta debalde.

-Bai, ostikoka bota zintuen arte.

- Mozkorturik joan nintzen, eta ez  zitzaidan ernatu.

-Txakurrei hori gertatzen al zaie?

-Mozkortzea?

-Ez, ez, txakurrek ez dute ardorik  edaten.

-Ez diegulako inoiz eman, bestela, guk beste.

-Zakila ez igotzea esan nahi nuen.

-Ezagutu nuen zahar bat, alabari  sartu nahi, eta, halere, ezin.

-Hori ez dago ondo.

-Txakurrak egiten dute. Koherentzia pixka bat.

-Koherentzia sobera dugu, emakumerik ez, ordea. Ez alabarik,  ez emazterik, ez gaztetxorik, ez  emagaldurik.

-Eta larrutan egiteko gogoa ere,  tamaiñan. Orain janariaz eta  edariaz, ia gehiago disfrutatzen  dut.

-Jango bagenu, behintzat, ziur  nago disfrutatuko genukeela.

-Edan ere, aspaldi ez dut egin.

- Larrutan ere, kanpai joka noizbehinka, eta kito!

-Edadea da. Ikusi, pixa ere, lehen  askoz urrutirago egiten nuen,  orain pausu batera, justu-justu,  ia oinak ere bustitzeko zorian.

-Besteen oinak, halere.

-Norberarenak baino besteenak  zipristintzea hobe, ahal izanez  gero.

-Bai, gogoratzen dut, nola egin  zenien jauntxo harroputz haiei.  Kontatu zidaten.

-Eurak bultzatu ninduten txakur  eran jokatzera, hezurrak bota  zizkidatenean, jateko.

-Harritutik utzi zenituen, ezta?

-Bustita. Bati, tunika melatu nion  gerritik behera, eta ardo garesti  haren gainean ere egin nuen.

-Pitxarrean asmatu zenuela zioten txutxu-mutxuak.

-Edalontzietan ere bai. Sekulako  parrastada.

-Parrastada gero etorriko zen, ez?

-Bizkarreko ederrak eman zizkidaten, zerbitzariak nor nintzen  kontatu zien arte.

-Gero, zurekiko jarrera aldatu zuten, orduan.

-Bai, beste asko jaiki ziren, eta,  denen artean, ibaira bota ninduten.

-Mina hartuko zenuen.

-Ez gehiegi, badakizu, ohituta nago horrelako egoerei aurre hartzen. Ur gutxi zegoen.

-Begira, han dator Sokrates.

-Goazen hemendik, bestela hurbilduko zaigu, eta kriston txapa  botako digu.

-Filosofo handia da.

-Ahozabal alua, bere burua ezin  ezaguturik dabilela dio. Platon  bere ikasle aberatsaren kontura  bizi da. Biak dira munduko gizaki faltsuenak.

-Orduan, gizakiak dira?

-Hori uste dute. Niretzako, otsoak dira. Beste guztiak jan egiten  dituztenak.

-Horregatik dauka Sokratesek  hain arnasats ustela?

-Ez, hori da ardo asko edaten  duelako goizetik hasita.

-Egiaren bila ibiltzeak neke handia ekarriko diolako, agian.

-Ez dakit. Egi bila, ala ogi bila dihoan. Biak ziurrenik, bat dira.

-Ogia aurkitzeko arazorik ez du  ematen duenik, beste memelo  aberats hura alboan izanda.  Hark garbitzen dizkio barrenak?

-Ez, itxuraz. Diote euren maitasuna intelektuala dela, ez haragizkoa. Gorputzaren plazerak ez  zaizkie gehiegi gustatzen. Nahiago dute pentsatzea.

-Ni ere, emakumeetan pentsatzen ari naiz beti, baina, azkenean, kanpaia joaz bukatzen dut.

-Zu baina, eta ni, pulamentuzko  arbaso gabeko txakur soilak gara, haragizkoak osoki, arimarik  gabekoak.

-Eta, eurak, arimarik bai?

-Noski, hilezkorra gainera.

-Nirea, ordea, gorputza, gose da.  Gizakiak direla ahaztu eta, joango al gara eurengana? Agian,  zerbait emango digute jaten, hilezkortasunaren rolloa entzun  ondoren.

-Joango gara, baina ez gizakiak  direlako, otsoak direlako baizik.  Eta, beraz, gure senide.

-Argia zara, Diogenes, argudioak  asmatzen.

- Urteetan aritu naiz.

- Senide aberatsek emango digute jaten, orduan?

-Ez dakit. Horiek izaten dira  xuhurrenak. Saiatu beharko dugu, barrenak agintzen du.

-Irain asko botatzen ez badizkiezu, haien kontura bazkalduko  dugu gaur, Diogenes, kontu  izan..

- Eta zuk, gogoratu txakurra zarela. Hemen datoz.

-Uau, uau.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli