Narrazioak

  • ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "1940, amodio beltz baten kronika"(Narrazioak)

    ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "1940, amodio beltz baten kronika" Mugalari GARA , 2009-7-24 , 59 or. Hasierako soinu finaren ondoren suziriaren danbatekoa entzun zen. Ez ziren festak baina guzti hura festen hasierako ospakizun usaina hartzen ari zen. Ezer ospatzekorik ez dagonean etxera pastelak ekartzen direneko egoera estrainioa nabari zen. Kaleak hutsik. Baita hondartza bera ere. Dena hutsik zegoen, estazioa ezik.

  • ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "Errealitatea versus fikzioa" (Narrazioak)

    ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "Errealitatea versus fikzioa" Luma berrien eleak 8 Zenb. 22-23 or. Pertsonen buruan bi leku dira. Fikzioa eta errealitatea. Hauek garbi bereizten badira gauzak ondo doaz. Baina zenbaitetan ingurukoen gezurrak errealitatetik aldendu nahi zaituzte, fikzioa eta errealitatea nahastaraziz .

  • ARANBURU BARRENETXEA,Eneko "Memoria arnasestuka" (Narrazioak)

    ARANBURU BARRENETXEA, Eneko "Memoria arnasestuka" Mugalari.GARA , 2010-2-5, 59 or. Eserlekuan eseri da pozik. Aurrera begiratzeko gogoz. Denerako prest. Errealitate gordina aurrez aurre topatzeko beldurrik gabe. Poltsa eserleku gainaldean utzi eta leihora begira jarri da. Euria ari du. Udazkeneko euria.

  • ARANGUREN MUGIKA,Josune "Habi-ohea" (Narrazioak)

    ARANGUREN MUGIKA,Josune "Habi-ohea"Mugalari .GARA . 2006-2-4 , 8.or Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan...

  • ARANGUREN,Josune" Habi-ohea"(Narrazioak)

    ARANGUREN,Josune" Habi-ohea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 43or.Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan.

  • AROZENA MUJIKA, Arrate "Edabe magikoa"

    AROZENA MUJIKA, Arrate "Edabe magikoa"  ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1022zk 30-31or. Gaur hogeita bost mila urtetik gorako haitzulo batean izan naiz. Goiz umel honetan, dagoeneko egunero hain itogarri zaizkidan zementuzko eta breazko kaleak tarte batez atzean uzteko premia sentitu dut. Ase beharreko gosea...

  • ARREGI IZAGIRRE , Odei" Inoiz saiatu al zara txori bati musu ematen?

    ARREGI IZAGIRRE , Odei" Inoiz saiatu al zara txori bati musu ematen? " Luma Berrien Aztarnak 7K, 2012-7-1, 22-23 or.

  • ARREGI IZAGIRRE,Odei "Dosi txikitan ez da txarra"(Narrazioak)

    ARREGI IZAGIRRE,Odei "Dosi txikitan ez da txarra" Luma berrien eleak 9. Zenb. 17 or. Pantorrilak laztantzen dizkizun katu batekin hasten da dena. Konturatu gabe bakardadeak bizkar hezurretik gora igo eta belarri atzean egiten dizu habia

  • ARRILLAGA BEREZIARTUA ,Mikel"Mendian oinez eta lasai"

    ARRILLAGA BEREZIARTUA ,Mikel"Mendian oinez eta lasai""ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1017zk 28-29or.Azkenaldian herri hau pairatzen ari den egoera jasanezina
    dela eta, aldarrikatu nahi dugu boikota egin behar zaiela mendi lasterketei, kilometro bertikalei eta mendian korrika ibiltzen diren guztiei...

  • ARRILLAGA BEREZIARTUA, Mikel"Eskukoa" (Narrazioak)

    ARRILLAGA BEREZIARTUA, Mikel"Eskukoa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 964zk.28-29or.Abendua hotz bezain lehor iritsi zen urte hartan. Jokin gaztea artilezko txano epela, larruzko eskularruak eta lumadun txamarraren kremailera goraino igota zihoan ikastolatik etxerako bidean, oinak izoztuta...

  • ARTOLA IZAGIRRE,Mikel" Anaiaren gutuna" (Narrazioak)

    ARTOLA IZAGIRRE,Mikel" Anaiaren gutuna" ANAIAREN GUTUNA Herritik kilometro pasatxora, Beko Errekako Zubia deritzanean geratzeko eskatu nion Taxi gidariari. Zegokiona ordaindu, eta bizkarrean hartu nituen nekartzan traste hondarrak.

  • ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia "Etortzeko joanak"(Narrazioak)

    ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia "Etortzeko joanak" Luma berrien eleak 2008. Zenb. 6, 11 or.Antzina idatzi zien Ritak gurasoei helbiderik gabeko lehen gutuna. Hura Maite zaituztet esanaz hasi zuen gerrako umeak. Izan ere, gudatik urruntzeko agurtu zituenean estazioan, negar bakarrik egin ahal izan zuen. Ordudanik, bizitzaren azken hiru laurdenak daramatza aurreko laurdenera eramango duen trenaren zain. Gaur bezala.

  • ASKATSUA BLAZQUEZ,Mikel" Pixelezko arnasa"

    ASKATSUA BLAZQUEZ,Mikel" Pixelezko arnasa" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1025zk 28-29or. Jainkoak atea ixtean leihoa zabaltzen zuen moduan, badirudi postmodernitateak sakelako telefonoa oparitu digula etorkizun baikorra asmatzeko gaitasuna galdu dugunean. Leiho berritik sartzen saiatzen dira aurreko gauza txiki guztiak, betikoak, bizitza; baina bizkorrago, intentsuago eta sekula baino orduz kanpoago...

  • ASOLO,Leontzi" Amandrearenak"(Narrazioak)

    ASOLO,Leontzi" Amandrearenak" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 19-20 or. Amandre zenari Carmen monjia esaten zioten auzoan. Nire oroitzapenean beti izan da amandre elizkoia, umetan besotik helduta mezetara eramaten ninduenean bezala, edo eskolatik bueltan telebisioan Barrio Sesamo ikusi beharrean arrosarioa erreza arazten zigunean bezala. Baina gauza bat amandrea elizkoia izatea da eta beste bat auzoan Carmen monjia deitzea.

  • AUZOKOA OLAGOITIA, Iban"Zergaitik?" (Narrazioak)

    AUZOKOA OLAGOITIA, Iban"Zergaitik?" Mugalari GARA. 2010-4-2 , 60or.Zergatik? Zergatik galdetzen zenion zeure buruari etengabe, zenbat eta gehiagotan galdetu, erantzuna orduan eta errazago topatuko zenuelakoanedo. Zergatik? Zergatik zuri? Zergatik justu ondoen zeunden momentuan? Zergatik utzi zintuen inoiz ez bezala maite zenuenean? Zergatik?

  • AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Larunbat Fever" (Narrazioak)

    AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Larunbat Fever" Nabarra2009, 6-7 or. Musikaren erritmoa jarraitzen zabiltza, burua atzera-aurreraka astinduz. Eskuan duzun kubata zigizaga dabil alde batera eta bestera edalontzitik noiz irtengo. Aldiro, eskuz aldatzen duzu hotzaren hotzez eskuak gogortu ez dakizkizun. Izan ere, ohi duten legez, edari gutxiago kabitu dadin izotz franko bota diote zure edalontziari.

  • AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Ongi etorri" (Narrazioak)

    AUZOKOA OLAGOITIA,Iban "Ongi etorri" Mugalari.GARA 2009-6-12, 59 or. Aspaldi amaitu dira marrazki bizidunak. Telebistari begira jarraitzen du oraindik, ezin esan ordea telebista ikusten ari denik. Burua beste nonbaiten duela dirudi. Bihar ikastolara joan behar du eta dagoeneko lo behar luke. Ohera joateko ordua dela errepikatu diozu hamaikagarren aldiz, lorik egiten ez badu ez dela mutil handia izango. Baina berak ez du lotara joan nahi aitari gabon esan eta bizarrez jositako masail latzetan musu bi eman gabe.

  • AYERZA SANCHEZ, Ibai" Begien espaloiko putzua" (Narrazioak)

    AYERZA SANCHEZ, Ibai" Begien espaloiko putzua" 7k GARAren aldizkaria zenb: 758 , 24-24 or.Seheriano deritzon gizaseme batek berrogeita hama sei urte daramatza soinean, berak bulego deritzon postutxoan. Bulegoa gainerako ONCE postuen antzekoa litzateke Seberianok aurkitu bezainbeste kolorez margotu izan ez balu. Horretaz gain, eskobari lotuta dagoen ikurrin handi bat atxiki berri dio sabaiari. Berak betidanik miretsi izan ditu antzinako batailetan bandera zeramaten soldaduak, hainbat aldiz irudikatu ditu soldaduok banderaz etsaia astintzen.

  • AZKAGORTA RUIZ DE EGINO, Laida" Isilpeko poema"(Narrazioak)

    AZKAGORTA RUIZ DE EGINO, Laida" Isilpeko poema" Luma berrien eleak 2005,2 zenb. 22-23 or.Ordu hartan irekitan zegoen leku bakarra zelako sartu nintzen taberna hartan. Argitzear zegoen; zeru morearen azpian, inguruko mendiak etzanda zeuden animalia izugarriak bailiren, lo; han urrunean piztear zeuden su garrez jabetu gabe. Hotz ikaragarria egiten zuen. Dardarka nabaritzen nuen gorputz osoa; ez dakit, ordea, hotzaren eraginez edo urduritasunez.

  • AZKARATE TORNER, Gorka "Aurreskua" (Narrazioak)

    AZKARATE TORNER, Gorka "Aurreskua" Mugalari  GARA 2008-4-26 , 8 or. Zenbait hilabete lehenago, egoitza aldatze prozesuak ekarri ohi duen deserosotasuna nozitu zuen gure lantokiak; aldaketa, itxura batean behintzat, onerako zela jakiteak jasangarri bilakatu zuen aldaketa egun haietan bizi izandako zalaparta. Izan ere, Deba ibaiak bustitzen duen haran hertsi eta sakonetik Donostiako Miramongo talaia eguzkitsura egin baikenuen, gauetik goizera, jauzi. Leihorik gabeko eraikin zaharkitutik, uneoro Igeldo, Urgull, eta, zerumugan, itsasoa ikustera, alegia...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli