Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Errealitatea versus fikzioa
luma22  
Pertsonen buruan bi leku dira. Fikzioa eta  errealitatea. Hauek garbi bereizten badira  gauzak ondo doaz. Baina zenbaitetan ingurukoen gezurrak errealitatetik aldendu nahi  zaituzte, fikzioa eta errealitatea nahastaraziz .  Baina nik momentu hartan garbi nituen gauzak, nahiz eta ez dudan inoiz ulertu nire ingurukoen portaera.

Hiru dei izan ziren. Hiru besterik ez. Hiru  nahikoa izan baitaitezke errealitatearen izotzean fikzioa irristatzeko. Nire psikiatrak esango  lukeen lez, “zure mundua nahasteko ez da gauza handirik behar”, eta arrazoia eman beharko  nioke. Baina hiru dei haiek ez ziren edozer gauza.

Besoari begiratu zion. Zenbakiak izkiriaturik  azalean. Gogoz kontra betiko tatuaturiko matrikula hura ez zen nazien kontzentrazio kanpoetan igarotako bost urteak utzitako marka  bakarra. Gogoaren lurralde ezkutuenean  geldituak ziren hondakinak, loaldietako amets  gaiztoenetan birsortzen zirenak. Apartamentuko balkoian, udaberriko eguzkiaren berotasuna nabari zuen aurpegian, mediterraneoaren  bukaerako lerroa so egiten zuen bitartean. Tupustean ikusi ninduen, bere besoko markari so.

Lehenengoak esnatu egin ninduen. Ordurako esna egon behar nintzen, baina aste guztiko nekeak,  pentsatutako plana, beranduago  hastea eragin zuen. -bai... esan...- Arnasa entzuten zen, baina ez zuen inork erantzuten. Nor  ote ordu hauetan? Ondoko bizilaguna? Goizeko gertakariaren aurrean esplikazio eske ote?  Balkoira irten nintzen gosaltzera.

Mobila mahai gainean utzi nuen, beste dei  bat espero nuelako. Beste dei misteriotsu bat.  Bitartean balkoiaz gozatu nuen. Oso gustokoa  nuen kanpoan gosaltzea, batez ere oporraldietan. Baina  ezezagunen telefono deiak  ez nituen oso gogoko, are gutxiagoa nazien konzentrazio kanpo batean izandako judu baten begiradapean.  Egunonak eman nizkion.. Egoera  nahiko behartuan aurkitu nintzen. Ez bainuen  normalean egunonak emateko ohiturarik baina, besoetan zuen tatuaiak atentzioa deitu zidan, eta berau begiratzen harrapatu ninduen.  Nire agurrari erantzunik eman gabe, etxean sartu zen. Ez zuen hitzegiteko gogorik. Nire buruari galdegin nion nire zuhurtzi gabeko so egiteak mindu  mindua ote zuen. Bestalde nire gosariak lasaiago izango zen horrela. Inor ez ondoko balkoiean. Baina nire lasaitasunak gutxi  iraun zuen.

Bigarren deia gosaldu ostean izan zen. Nor  zara? Ez zuen inork momentuan erantzun. Baina oraingoan deitzailearen  telefonoa ezagut  nezakeen. Mikel zen. Telefonoak frigorifikoan  gordetzen zituen taldeko baxujolea. Yogurtak  janez alimentatzen zen. Ez zuen besterik jaten.  Hura zuen gustoko, eta gainera, beste ohitura  batzuk baina osasuntsuagoa omen zen. Ez nuen  erantzuteko dirurik. Baina ez zen beharrezkoa  izan. Berak deitu zuen berriz. Herrixka inguruan zebilela eta gaua apartamentuan egingo  zuela, nik egun batzuk lehenago egindako gonbidapena onartuz. Ez nuen jakin, etxeratu arte, neska batekin zetorrenik. Autostopean topatua izango zuen ziurrenik. Bidaiean ibiliko  zen, norabiderik ezean. Atzerritarra zen dudarik gabe. Ziurrenik palestinarra gainera, baina  lau urte izango ziren etxetik kanpo zebilela. Hurrengo goizean, telefono dei bat jaso zuen. Arabieraz hitzegin zuen. Ez nuen ulertu. Garbi zegoen, telefono deiaz jakin zuela bere familia  kanping denda batean bizi zela. Etxea bota zietela Israeleko gobernuaren aginduz. Hura izan  zen hirugarren deia.

    luma23

Konturatzerako berriro balkoiean zegoen bizilaguna. Momentu hartan jakingo zuen bi euskaldunekin batera palestinar bat zuela ondoko etxean.

Bazkalostean atea jo zuten. Ondoko bizilaguna zen, kafea hartzera gonbidatu nahi gintuela. Nik banekien hura arriskutsu izan zitekeela, judutarraren eta palestinarraren arteko iskanbila gertatu zitekeela. Baina ezin gonbiteari muzin egin eta bertara joan ginen. Momentu horretan konturatu nintzen, zerbait ezkutatzen zela elkarrizketa haietan. Faltsukeritan aritu ziren elkarrizketa guztian nire harridurarako. Hasiera batean bakoitzak, eztabaida ekiditearren bere jatorria ezkutatzen zuen. Ez zuten  egia esaten. Gezurretan ari ziren. Baina zergatik gorde niri errealitatea.

Ondoko bizilaguna ez ei zen judutarra, bere  lehenengo motoaren matrikula omen zuen tatuatuta besoan. Hori entzutearekin batera jakin nuen horrelako tontakeriarik egingo lukeen pertsonarik ez dela munduan. Baina nire  susmoak indartu ziren, Mikelekin zetorren neska bermeokoa zela esan zidanean, nahiz eta,  bere familia jatorriz magrebiarra zen. Eta elkarrizketa Bermeon bizi zen bere amarekin zela,  zemuz zebiltzan galdetzen. Ez zen posible neska hura Bermeoko izatea. Baina gezur guzti  haiekin batera, Mikelen konportamentu arraroak indartu zituen nire susmoak. Dagoeneko  mobila ez zuen frigorifikoan gordetzean eta yogurt-az gain besterik ere jaten zuen. Bertan zerbait ari ziren ezkutatzen eta nik ez nekien.

Gu etxera gonbidatu eta hurrengo egunean  apartamentu ondoko gizona hilik agertu zen.  Baineran erori eta garezura hautsi ei zuen. Ez  nuen gehiago gertaera haien inguruan hitz egin  Mikelekin, baina jakin nuenez neskalagun harekin moztu egin zuen.

Hori ondorioztatzearekin batera You Tubeko  pantaila txikian agertzen zen imajina izoztu  zen. Azpikaldeak hitz batzuk agertu ziren: Eneko Aranburu Barrenetxea / Yorshiteko Psikiatrikoa / 2010eko urtarrila.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli