Narrazioak

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Elisa"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Elisa" Luma berrien eleak 9 Zenb. 12 or.Iluntzen ari du. Bordako ateko zirrikitutik azkeneko argi printzak sartzen dira garo gainean pausatuz. Freskatu du eta sekula bere izena aditu ez duen Elisak, bere bi hanka motzez eta hiru besok besarkatzen dute bere gorputz gizena.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Izebaren arin-arina"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Izebaren arin-arina" luma berrien eleak 9 zenb. 13 or.Zerurantz begiratzen dudan bakoitzeanizeba Maddalenaz gogoratzen naiz eta beldur izaten naiz ez ote den, edozein momentutan, handik eroriko. 

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Klarinete sonata"(Narrazioak)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Klarinete sonata"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 655zk. 24-25 or.Zozoaren kantu ederra aditzen ari zen telefonoak jo zuenean. Ez zuen hartu. Bigarren aldiz deitu zuen Mª Luisak, baita hirugarrenez ere. Ez zen, ordea, astebete lehenagotik espero zuen deia 

  • ETXEBESTE MOZO,Izaskun "Erlojua,bihotza eta burua" (Narrazioak)

    ETXEBETE MOZO,Izaskun "Erlojua,bihotza eta burua"<i>Luma Berrien Aztarnak</i>  7K, 704 zk. 2012-7-22, 24-25or.Erlojua,bihotza eta buruaBi ordu baino gutxiago geratzen zitzaizkion Martini ipuina bukatu eta aldizkarira bidaltzeko. Goizeko seiak ziren eta gau osoa, ordenagailuaren pantaila aurrean, hari begira lorik egin gabe pasa zuen. 

  • GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea "Rec" (Narrazioak)

    GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea "Rec" Luma Berrien Aztarnak 7K, 2012-7-8, 28-29 or.

  • GARAITA ARZAK, Aritz" Postaria" (Narrazioak)

    GARAITA ARZAK, Aritz" Postaria" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 24-25 or. Bezperako patata hondarrak arrapaladan eta gogo gabe irentsi, eta atearen zerrailari hiru buelta emanda atera zen etxetik Graeme. Gosariaren erre gustua ahoan zuela, haize hotza sentitu zuen aurpegian. Gogaituta zegoen patata erreak gosaltzeaz.

  • GARAITA ARZAK, Aritz"Sendaketa" (Narrazioak)

    GARAITA ARZAK, Aritz"Sendaketa" Luma berrien eleak  2005, 2 zenb. 16-17 or. Sendaketa egiten ari nintzaiola hurbiletik ikusi nion gorputza. Aldaketen abiaduraz jabetu nintzen. Zauriak desestali eta kotoiez iodoa jartzen nion ateratako pustuletan. Egarriz bezala xurgatzen zuten likido horia. Oilaurren azpian ezkerreko bularralde lautua horizontalean gurutzatzen zion orbaina antzeman zitekeen, besaperaino; bestaldean bularraren memoria amorfoa zuen. Mahatsa eta mahaspasa zekarzkidan burura.

  • GARATE , Fernando"Ezustekoa!"

    GARATE , Fernando"Ezustekoa!" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1021zk 30-31or. Igandean motxila utzi nuen herriko autobus geltokian ahaztuta, eta problemaz mukuru beteta; motxila barruan, biharamuneko azterketarako tresneria: nortasun agiria, betaurrekoak, erlojua, boligrafoa, kalkulagailua, pendrivea…

  • GARATE ALZOLA, Fernando" Heziketak kateatua" (Narrazioak)

    GARATE ALZOLA, Fernando" Heziketak kateatua" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 960zk.28-29or. Duela hirurogei urte, zirkuko elefantekume bat ikusi nuen plazako banku bati belarritik katez lotua. Hurbildu eta tronpatxoarekin estutu ninduen bere kontra; besarkatuz eskertu nion keinua. Olgetan eman genuen arratsaldea: elkarren ibilerak eta barreak imitatzen, pilota elkarri botatzen…

  • GARATEA ALZOLA, Fernando "Anteron txamarrotia,singerren bibotia..." (narrazioak)

    GARATEA ALZOLA, Fernando "Anteron txamarrotia,singerren bibotia..." ZAZPIKA GARAren aldizkaria 912zk.28-29or. Lekeitio. 1944ko irailaren 3a. Baskongadoetako autobusa iristen ari da San Kristobal enparantzara. Bidaiariak: Markinako Artibai Musika Bandako kideak, Segundo Olaeta zuzendaria buru. Harreragile: Rufo Atxurra, autobus konpainiak Lekeition duen arduraduna...

  • GARATEA ALZOLA, Fernando "Gora Karlos zazpigarrena" (narrazioak)

    Gora Karlos zazpigarrena Fernando Garateak irabazi du Bergarako Elizalde Sariketa, bosgarren kategorian.2015eko azaroaren 7a, larunbata, eguerdiko ordu bata eta erdiak, hego haize epela Bergaran. UNEDen egoitzatik atera eta betaurreko beltzak jantzi ditut, inork ezagutu ez nazan...

  • GARTZIA BADIOLA, Ander " Laranja Zukua" (Narrazioak)

    GARTZIA BADIOLA, Ander " Laranja Zukua" Bizkaidatz lehiaketako 2015eko irabazlea LARANJA ZUKUA  Uste osoa nuen. Eguzkia esnatzearekin batera, gabeko ikara guztiak lokartuko ziren. Ohetik jaikitzen garenean bezperako amets gaiztoak izaren artean lagatzen ditugu; mundu erreala ez dago sortua ametsentzat...

  • GARTZIARENA SAN POLICARPO, Mikel "Nor dabil hor?"(Narrazioak)

    GARTZIARENA SAN POLICARPO, Mikel "Nor dabil hor?" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 919zk.36-37or. Ur garden-gardena. Bere oinak ikusgai belaunetaraino iristen zaion urmaelean. Uda-hondarretako berosapak bultzatzen du laku freskoan murgiltzera. Zerua karga-karga, eztanda egiteko moduan; halere, aintzira arrauzkarari distira berezia antzeman diezaioke, are erakargarriago eginez bainua. Ur-gaineko islan, erori gabeko bi hosto.

  • GARTZIARENA SAN POLICARPO, Mikel"Leire"

    GARTZIARENA SAN POLICARPO, Mikel "Leire" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 1020zk 30-31or. Etorriai juergan, ahaztezina izangoek!», lagunaren azken whatsappa. Ez da haren mezua parrandan ateratzen konbentzitu duena.--

  • GARTZIARENA SAN POLICARPO,Mikel" Linterna eraman izan balu..."(Narrazioak)

    GARTZIARENA SAN POLICARPO,Mikel" Linterna eraman izan balu..."ZAZPIKA GARAren aldizkaria 868zk.36-37or.Linterna eraman izan balu… Aspaldi-aspaldian, hemendik oso urrun ez zegoen bailara nafar batean, hariztiz eta gaztainondoz jositako baso berde bezain lasaian, bizi zen Ibarra sendia. Beren baserria belaunaldiz belaunaldi jasoa zen. Herrian, hasieran; isolatuta, gero, inguruetako larre gozoenei eta zuhaiztiei etekina ateratzearren.

  • GARTZIARENA, Mikel" Biharamuna" (Narrazioak)

    GARTZIARENA, Mikel" Biharamuna" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 969zk.32-33or.Bero-sapa itogarria. Elastikorik gabeko bi gazte txalupa baten gainean. Izerdi-patsetan azala, labainkor. Kopetan behera eguzki-krema errekastoa, distiratsu. Urruti dago portua. Urruti bueltatzeko ordua. Aspaldi ez dietela kanaberei erreparatzen; etzanak eta ertzaren kontra, txalupako bi arraunak bezala...

  • GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Gutuna" (Narrazioak)

    GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Gutuna" L.Luma berrien eleak.5.Zenb.17-18.or. Zaldibian, 1901eko martxoaren 21ean. A mi querida hermana Sor Catalina del Amor Misericordioso. Kattalin mattia, zer moduz zaude?Hemen, ongi esan beharko, bizitza aurrera doa, eta, Jainkoari esker, osasunez ongi. Arima kontuan, berriz, gaixotzeko zorian, izan ere, hain handiak izan dira ezin uxaturik izan ditudan kezkak..

  • GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Pozaren hotsa" (Narrazioak)

    GELBENTZU ARSUAGA,Ana "Pozaren hotsa" Mugalari GARA 2006-6-7- 8 or. Beren urrezko ezteiak pasatzen ari ziren hoteleko kafetegian sartu ziren. Gustura hartu zituzten aulkiak, arrunt egokiak behar zuten atsedenerako. Laster hurbildu zitzaien zerbitzaria, eta café au lait eskatu zuten. Kafesneak prestatu bitartean, sala ederrari begiratu eta sentitzen zuten zorionaz pentsatu zuten. Izan ere, aitona-amonentzat egunerokotasunetik at zegoen une hura. Harritzekoa zen hiri hartan kafesnea hartzen egotea, harritzekoa horrenbeste denboraren buruan osasuntsu eta zoriontsu irautea ere...

  • GEREKA ZELAI, Axun"Mariren leize-zulo barrenetik" (Narrazioak)

    GEREKA ZELAI, Axun"Mariren leize-zulo barrenetik"Mugalari GARA 2010-7-30, 59or.Mariren etxean edo leizean, sartu izandako moduan atera behar izaten omen zen bertatik: bizkar eman gabe barnealdeari, barnera begira sartu bada. Hildakoaren arima agertzen zaionak bete behar duenaren antzera, hark ere arimaren bekoz-beko behar du, beti aurrean.

  • GEREÑU ODRIOZOLA , Idoia "Goizabar eguzkitsua bezain gertu"(Narrazioak)

    GEREÑU ODRIOZOLA , Idoia "Goizabar eguzkitsua bezain gertu" Luma Berrien Aztarnak 7K GARAren aldizkaria,  711 zk. 2012-09-2, 26-27or.Belusezko gortina gorrien artetik, etxe azpiko lorategi hilari so igaro du gaua, ilargi borobila begira- begira duela, Mariak. Begiak gorri antzera nabari zaizkio, nekearen eta oinazea desegin nahian jaurti dituen malkoen eraginez.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli