Orokorra Orokorra Bilatu Bilatu Igo Igo
Kategoria: MUGALARI
Orrialdea 6-(e)tik 6-(e)ra
Fitxategiak agindua:
Default | Izen | Egilea | Data | Hits
 
Fitxategiak:
pdf.png DESKARGA BAZTARRIKA, Miren "Ikastolara bidean" HOT

(0 Botoak)

Download

Astelehena da, asteburua primerakoa izan da, baina gaur ikastolako lagunak ikusteko gogoa dut. —Amatxo... amatxo, egun on... «Entzule maiteok, iada goizeko zortziak ditugu», esan du irratiko neskak... Zer arraroa amatxok oraindik ez esnatu izana... —Amatxoooooo, egun on...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
729.22 KB
399
pdf.png DESKARGA BAZTARRIKA,Miren "Arantzak, Larrosak, Bizitza" HOT

(0 Botoak)

Download

Eratsun, 2006ko apirilaren 3an Bizitzan larrosak garrantzitsuak dira, baina askotan ahazten zaigu larrosek bereak dituztela arantzak eta ezinbestekoak direla...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
635.19 KB
359
pdf.png JUARISTI ZABALETA, Miren "Geranio gorria" HOT

(0 Botoak)

Download

Bukatu da. Gaurtik aurrera nire bizitzak beste bide bat hartuko du. Hauxe esaten zion Anak bere buruari urtean hiru aldiz gutxienez. Kate bat osatzen zuten Anaren ekintzek: nahi zuen zerbait ez zuela lortu konturatzen zen, inguruko jendea bera baino zoriontsuago zela ikusten zuen, eta eramanezin egiten zitzaion...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.02 MB
372
pdf.png ZEBERIO AMONARRIZ, Miren " Lagun ona" HOT

(0 Botoak)

Download

Amonaren baserriko sukaldean jolasean aritu da. Lantokitik iritsi berri den osabak, beti bezala, mingaina katuak jan ote dion galdetu dio eta bera gorritu egin da. Izebak, umea bakean uzteko esan dio senarrari, txikia dela eta izango duela astia hitz egiteko. Osabak berriz, gogor egin behar zaiola, ama bezain oilo bustia aterako dela bestela. Masailtxo leun eta gorrituen gaineko begi urtsuek kristalezkoak dirudite...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
215.82 KB
360
pdf.png DOMINGUEZ NORIEGA. Maku" Izeba Pantxike" HOT

(0 Botoak)

Download

Uda hartan, izeba Pantxike oporrak pasatzeko familiaren baserrira itzuli zenean, berarengan ohikoa ez zen jarrera sumatu genuen: alaiago zegoen, irribarretsuago, berritsuago... bizitzeko gogoa zerion poro guztietatik. Aurpegian ere, distira berezia zeukan...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
239.64 KB
377
pdf.png AGIRRE SIRVENT,Pili " Merke-merke ditut kuleroak, animatu zaitezte polit horiek!!" HOT

(0 Botoak)

Download

Auzoan igandero jartzen duten arropa azokan entzun nuen esaldi hori; espainolez, hori bai. Ezinezkoa bailitzateke gaur egun «hori» euskaraz entzutea. Besteak beste, hain sotil eta lotsatiak garen honetan, euskara plazaratzea baita gehien kostatzen zaiguna. Eta baten batek pentsa lezake hori ez dela kezkagarriena gaur egun, osasuntsu haziko bada beste osagai batzuetaz elikatu behar dela oraindik gure hizkuntza...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.03 MB
371
pdf.png VEGA OLAETA,Ziortza "Bogartek bazekien" HOT

(0 Botoak)

Download

Nire begien distiran, zoriontasuna igar zitekeela esan zidan. Ilea aspaldi urdindua dudan arren, hamabost urteko neskatxa uzkurtua izan nintzen; niretzako lorerik geratzen ez den negutegian. Eskolara elkarregaz joandakoentzako bazkaria antolatu zuen Udalak. Artxiboetatik datuak atera, eta bakoitzari gonbidapena heldu zitzaigun etxera. Nik ez nuen joateko asmorik.bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-07
652.29 KB
392
pdf.png VEGA OLAETA,Ziortza "Gutun kuttunak" HOT

(0 Botoak)

Download

Egunero akordatzen naiz zuekin, lasai egon zaitezten idazten dizuet. Oso leku ederra da, itsasoa dago leku guztietan. Irlarik irla ibili gara, horrenbeste irla dago, ezen askok izenik ere ez duen. Igeri egiten ikasten ari naiz, etxeratzean Zarautzera joango naiz hondartzara. Gaur armak banatu dizkigute, aita, galeperretan bezain ona izatea espero dut. Ama, zu ez kezkatu, ondo jaten dut, ipintzen didaten guztia. Bihar igandea dela uste dut, sagar-erreak egingo dituzu? Instrukziorako deia, agur.bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-07
636.98 KB
370

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli