Orokorra Orokorra Bilatu Bilatu Igo Igo
Kategoria: MUGALARI
Orrialdea 2-(e)tik 6-(e)ra
Fitxategiak agindua:
Default | Izen | Egilea | Data | Hits
 
Fitxategiak:
pdf.png MAIA URROZ ,Ainara"Ez dok/n hiru" HOT

(0 Botoak)

Download

Zer egin du bizitzak gurekin? Hori galdetuz batera itxi dut liburua, desilusio pittin batekin, nire oroitzapenak buruan eta urte berri honetako nire amets zahar berrituak eta asmo berriak buru-bihotzean. Zer egin du bizitzak nirekin? Zer egin iraganak harrapa ez nazan, gutunak ireki ere egiten ez eta maitasunezko eskutitzek inor hunkitzen ez duten garaiotan? Milurteko berrian bizitza berriari ekin diote gaztetako hiru lagunek, iraganeko promesari uko eginez. Izenburuari kasu eginez, beste bukaera bat espero nuen, eta halako sentipen gazi-gozo bat utzi dit bihotzean...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
522.08 KB
396
pdf.png MAIA URROZ ,Ainara "Pozetik tristurara irrist eginez" HOT

(0 Botoak)

Download

Higitu ezinik irakurri diat poema-liburua. Ez zakiat ulertu dudan ala ez, baina ezin erran gustuko izan dudanik. Zur eta lur gelditu, hori bai! Etxea bizimodu oker batentzat hezurdura garestia ote? Arrazoia duk, bai, eta etxe zuzen horiek hutsik zeudek, ezen eta ba al zagok bizimodu zuzenik? Noka esaten dizkidak egiak, eta nik toka kontra egiten diat atzo bertan negarrez esnatu nintzelako, ez baita erraza eta gogorra baita akordatziaz ahaztea...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
62.56 KB
351
pdf.png MAIA URROZ ,Ainara "Bizipoza bizipenenetan barna" HOT

(0 Botoak)

Download

Ederra eta mamitsua Patxi Zabaletaren azken olerki-liburua; badira zenbait olerki eder, baina, bertzalde, badira bertze zenbait ez nituzkeenak olerki purutzat hartuko, politika poetikarekin nahasten den liburu honetan; halaber, denek dute oroi-minarekin bizirik segitzeko aldarrikapena...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
62.13 KB
406
pdf.png MAIA URROZ ,Ainara "Nireak zugan, zureak nigan" HOT

(0 Botoak)

Download

Gogorra izan da maiteminez eta bakarrik poema sentsual eta erotiko hauek irakurtzea. Polita izango da poema bakoitza maite dudan horrekin irakurtzea! Antologia bat da poema-bilduma hau. 1968tik 2008ra bitarteko zenbait olerki erotiko hautatu dituzte Igor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek, tartean eurenak ere bai. Nirerik ez...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
536.71 KB
385
pdf.png MAIA URROZ ,Ainara "Biz(h)itza badoa" HOT

(0 Botoak)

Download

Bere olerkiak baino bere bizi-hitza gustatu zait. Joan Margarit zahartzarora iritsia ausentziaz eta ez egoteaz ari da, baita pozari buruz ere; nola bizitza eta nola poetaren baitan joandakoaren bizitza ere aitzina doan...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
531.53 KB
405
pdf.png MAIA URROZ ,Ainara "Chorando eu e volto a ti" HOT

(0 Botoak)

Download

Chorando purgas as tuas penas. Udaren bihotzean bizitzan erromes, eskale, puta. Udaren bihotz honetan poema hauek irakurriz, idatziz biluztu naiz…bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
530.37 KB
383
pdf.png LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Parra egin" HOT

(0 Botoak)

Download

Larunbata, itzelezko mozkorra gainean. Aste osoan lan egin ondoren nekatuta nago, fisikoki indargabetuta eta psikikoki nazkatuta. Errutinatik aterako nauen vodka-limoia esku batean, ingurura begira nabil, nire edabe magikoa lurrera botako duen mozkorren bat ba ote dabilen aztertuz. Garestiegi daude konbinatuak horrelako amaiera bat emateko. Nire herrian behintzat. Sakelatik telefonoa atera dut; ahaztu egin zait jaso berri dudan mezuan esan didazuna. Ea beste behin. Mensajes; Bandeja de entrada: PARRA EGIN DUT MATTIA...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
238.83 KB
384
pdf.png VIVES URBIETA,Alaitz "Gartzianekoa" HOT

(0 Botoak)

Download

Atea. Aspaldian ez dio ate berdeari erreparatu. Pintura azal berria du. Xehetasun txiki horrek erakarri du bere arreta. Egunero amarenera bisita egiterakoan ikusten ez duen atea du aurrean. Biziberriturik. Ahaztua zuen ate horrek irekitzen zuen munduak han jarraitzen zuela. Bisitariaren zain. Aspaldi itzali ziren ate horren osteko ekonomika handiaren sugarrak. Etxeko guztien joan-etorriak, hizketaldiak, mutututako mundu zaharra irekitzen zuen ate harek. “Gartzianekoa”...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
1.31 MB
365
pdf.png VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" HOT

(0 Botoak)

Download

Elurrak autoaren aurreko kristala zuritzen zuen behin eta berriz; gero eta azkarrago, gainera. Eskuilen joan-etorria ez zen nahikoa azkarra, segundo bakar batez bada ere, kristala guztiz garbi ikusteko eta horrela, Oskarrek, joan-etorri bakoitzak uzten zion zirrikitutik begiratuta, ozta-ozta gidatzen zuen autoa, arrasto argiztatuan zehar. Ez zuen uste garaiz iritsi ahal izango zenik, baina laster alboratu zituen berandutzearen hasierako presa eta kezkak. Elurra aitzakia paregabea iruditu zitzaion hitzorduari ihes egiteko...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
205.24 KB
376
pdf.png GEREKA ZELAI, Axun"Mariren leize-zulo barrenetik" HOT

(0 Botoak)

Download

Mariren etxean edo leizean, sartu izandako moduan atera behar izaten omen zen bertatik: bizkar eman gabe barnealdeari, barnera begira sartu bada. Hildakoaren arima agertzen zaionak bete behar duenaren antzera, hark ere arimaren bekoz-beko behar du, beti aurrean...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-01
336.51 KB
373

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli