Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
 
pdf  
 
ARANTZAK, LARROSAK, BIZITZA 
Eratsun, 2006ko apirilaren 3an
Bizitzan larrosak garrantzitsuak dira, baina askotan ahazten zaigu larrosek bereak dituztela arantzak eta ezinbestekoak direla...

Bizitzak baditu bide asko bideeetan badaude larrosak larrosek badituzte alde onak alde onek ematen digute alaitasuna alaitasunak pizten digu bihotza bihotza da izatearen arima arima da gure izatea gure izate honetan dira garrantzitsuak

larrosak
larrosek badituzte ere arantzak
arantzak dira mingarriak
mingarriak dira gure minak
minak, berriz, bizitzan beharrezkoak.
biziak bideetan
larrosak
alde onak
alaitasunak
bihotza
arima
gure izatea
larrosek
arantzak
mingarriak
minak.

Larrosak arantzak dituen moduan bizitzak ere noizbehinka trabak jartzen dizkigu eta guk munduko pertsonarik zoritxarrekoenatzat, zorigaiztokoenatzat daukagu geure burua, eta gure autoestima hankazpira jaisten da, ispilura begiratu eta munduko pertsonarik itsusienatzat daukagu geure burua eta egin nahi dugun zerbaiten aurrean gaudenean ez gara gai sentitzen. Geure ilusioei eta ametsei harresi bat jartzen diegularik, gizartea gure aurka bailegoen, aurka daukaguna geure segurtasun eza bakarrik denean.

Erlazioetan, berriz, gu geure buruarekin gaizki bagaude, nola egongo gara, bada, ongi ondokoekin? Badakit, ni, azkenaldian, arraro xamar nabilela eta nire portaera dela, eta bion arteko laguntasun honen erdian eroritako harritzar bat besterik ezin dela ikusi. Elkarrekin egindako bidea oztopatua geratu da. Ni burugogorra eta zu ere bai. Ni jo eta ke nirearekin eta zu, berriz, etengabean zurearekin.

Begira, hotzean begiratuta, ordea, ez dut uste tontakeria honengatik gure arteko laguntasun polit hau galtzerik merezi duenik. Begira, bizitza errusiar mendiaren antzekoa da, batzuetan oso ongi gaude eta goruntz goaz. Ondoren arazoak sortzen dira eta beheruntz goaz lurra joko dugun ustez, kobazulo ilun eta beldurgarri horretatik inoiz aterako ez garela pentsatuz, baina hau horrela da zuretzat, niretzat, guztiontzat... eta eskerrak horrela den. Pentsa beti zoriontsu
izango bagina, ez litzateke aspergarria izanen?

Beno, erlazioetan eta gure elkarbizitzan ere hau gertatzen da, batzuetan izugarri ongi gaude elkarrekin eta beste batzuetan ez gaude ongi, ez dugu elkarrekin egon nahi. Baina ez al zaizu iruditzen honek geure burua ezagutu eta batak bestea gehiago ezagutzeko aukera ematen digula?

Ez al duzu uste osasungarriak direla krisiak gure laguntasuna sustatu eta indartzeko?

Beno, bada, nik horrela dela uste dut eta, gainera, uste dut gauzak hitz egin behar direla. Zurekin geratu nahiko nuke honi buruz lasai hitz egin eta gauzak konpontzeko. Zer diozu? Dei iezadazu eta hitz egingo dugu, badakizu,
bide asko
larrosek badituzte alde onak
alaitasuna
bihotza
arima
gure izatea
garrantzitsuak
larrosak
ere arantzak
dira mingarriak
gure minak
baina bitzitzan beharrezkoak.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli