Orokorra Orokorra Bilatu Bilatu Igo Igo
Kategoria: MUGALARI
Orrialdea 3-(e)tik 6-(e)ra
Fitxategiak agindua:
Default | Izen | Egilea | Data | Hits
 
Fitxategiak:
pdf.png ALEMAN ASTIZ,Beatriz "Harrizko txistularia" HOT

(0 Botoak)

Download

Egunero ikusten ditut haurrak hor aurrean, jostatzen; garrasika eta oihuka, batzuk nire gainean jartzen dira, nire magalean kuzkurturik. Beraien esku txikiak ene txapelean, nire sudurrean, besoetan, eta sorbaldan pausatzen dira. Eskuetan daukadan txistua ere heltzen dute. Batzuetan kolpatzen naute beraien esku ttar horiekin, baina gehienetan igurzten naute, ferekatzen, ttattarra egiten aurpegian, belarrietan, eskuetan, gorputzeko txoko guztietan. Pazientziaz hartzen ditut gehiegikeria hauek, eta beraien ferekek eta igurtziek ez naute ez samurtzen, ez limurtzen, ez hunkitzen, ez haserrarazten...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-02
868.82 KB
395
pdf.png VALOIS NUÑEZ, Carmen "Jazarpenaren labirintoan,izuaren amildegian" HOT

(0 Botoak)

Download

Laurak Esnatu da, izerditan,pijama bustirik. Burua jiratuz,erlojuari so egin dio: goizaldeko laurak. Loaldia bat-batean moztua beste hainbatetan bezala.Atsekabetu egin da; berriz,pentsatu du, barruko sugearen pozoiarekin borrokan, beste gau batez. Bostak. Pentsamendu ilunak deika sentitu ditu, amesgaiztoen tokia hatuz; atzeko atetik barruraino sartzeko prest,baimenik eskatu gabe; lotsarik gabe , etsai gorrotagarri baten gisa; goizaldeko loa eragozteko berriro; nahasketa eragiteko behin eta berriz, bere baitan; mamu bisitariak dantza eroen ilunabar bakartian...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-02
1.53 MB
421
pdf.png VALOIS NUÑEZ, Carmen "Oroitzapenak" HOT

(0 Botoak)

Download

Zahartzearen sintoma izango ote den… Horixe pentsatzen hasia nago; izan ere, azken bolada honetan indarrez etortzen dira niregana aspaldiko kontuak; ate joka ditut orainaldian tokia hartu nahian; loaldi batetik esnatu izan balira bezala...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-02
1.41 MB
411
pdf.png BARANDIARAN MUNDUATE, Doltza " Hintzena" HOT

(0 Botoak)

Download

Goizero bezala, Patxi mutilzaharraren etxe aurretik igaro haiz eguneroko paseotxoa emateko asmoarekin. Gaur ordea, ezusteko batekin topo egin duk, zerbaitek eten dik hire pausoa. Begiak tinko jarri dituk atariko BH gorrian. Bat-batean begirada lausotu eta hire burua Tourmalet-eko gainean irudikatu duk, Bahamontes, Galdeano, Otano, Suarez eta Luis Perez-en alboan. Gogoan dituk urte zoragarri haiek...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-02
2.29 MB
373
pdf.png CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zapata dantza" HOT

(0 Botoak)

Download

Txalo hotsa. Etenunea. Txaloa. Orpoketa geldiezina. Oholtza gainetik azkeneko zokoraino heltzen den zapaten oihartzun gorgarria. Begirada zurruna, tinkoa, begiak kliskatzeko ere astirik gabea. Betozkoa zimurtuz, kopetilun azaldu da, flamenkoa artedun dantzaldia dela sinetsarazteko, emakume urde bizarduna...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-02
266.75 KB
431
pdf.png MEAZA URIAGEREKA, Igone"Ruandatik bueltan" HOT

(0 Botoak)

Download

Agustinek txiki-txikitatik maite zuen mendia. Gaztetan mendizale amorratua bihurtu eta jaiegun gehienetan bere kameratxo zaharra eta ogitartekoa motxilan, mendi alderantz abiatzen zen. Sekula ez zekien zer ekarriko zion egunak, baina ezjakintasun horrek eragiten ziona gustatzen zitzaion. Horretarako arreta behar zuen, arreta handia…bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
235.78 KB
401
pdf.png GOMEZ SARASOLA,Itziar " Hemen eta orain: bizkor irakurtzeko gogoetak" HOT

(0 Botoak)

Download

Esnatu da presaka. Egun osoan egin behar duenaz ia nekatuta. Ohetik jaiki eta zabaldu du leihoa gelako oxigenoa berritu dadin. Joan da sukaldera eta jarri du kafe makina martxan. Jantziko duena erabaki eta sartu da bainugelan. Dutxa azkarra; besapean desodoranteari bost pasaldi eman dizkio egun osoan usain ona izateko. Ilea lehortu, jantzi eta sukaldera. Kafe beroa eta ogi xerra jan orduko bidean da...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
1.29 MB
432
pdf.png GOMEZ SARASOLA , Itziar "Euskera,nire aukera" HOT

(0 Botoak)

Download

Herrixka batean bizi zarenean ez duzu pentsatzen euskaraz egin nahi duzun edo ez, gehienek hala egiten dute eta zeuk ere bai, horixe da naturala. Hiri batean bizi zarenean, aldiz, aldatu egiten da kontua, gazteleraz hitz egiten dute gehienek, batez ere nerabeek. Eta zuk, igoal, hamabost urte dituzu eta atsegin duzu euskara, zeure izatea baita, txikitatik bizi izan zara euskaraz, hala ikasi duzu eskolan, etxean ere egiten duzu euskaraz gurasoekin, neba-arrebekin...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
318.19 KB
389
pdf.png ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza" HOT

(0 Botoak)

Download

ETXEBERRIA ZUFIAURRE, Izaskun"Tronpetek iragarri ez zuten heriotza" Mugalari GARA, 2010-6-11, 59or.Tronpeta hotsak esnatu du, hamaika tronpeten doinusarkorrak atera du bere lozorro astunetik. Uste baino luzeago egondako ezinezko posturak zailtzen dio mugimendua, koltxoitzat izan duen harria baino gogorrago sentitzen dugorputz gizen zaharkitua...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
311.2 KB
369
pdf.png GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Nire esku" HOT

(0 Botoak)

Download

Nire esku zaude. Botoitxoari behera sakatu diot, gero gora berriz. Besteari orain, ezkerrekoari. Zuregana zuzendu dut fokua eta berdea zara. Begi berdeak, aurpegi berdea, zure kamiseta zuria ere berdea. Larruazalak kolore mingotsa hartu dizu eta oihuka jarraitzen duzu. Ozen. Barruraino sartzen da zure garrasia. Bizitzeko hil beharra daukagu. Ta hiltzeko bizi beharrik ez. Gorria zara orain. Tomate baten parekoa. Odola bezain gorria...bloc



Sortu
Tamaina
Deskargak
2016-03-03
134.82 KB
414

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli