2010eko urriaren 17an, igandearekin, ireki dut Meaberen koaderno poetikoa, “Bitsa eskuetan”. Eta odolaren odolez, obulu hilak isuriz itxi dut 2010eko urriaren 22an, 19:30ean, ostiralarekin. Txistuka, min itzela du poetak eskuetan, eta nik neure bihotzean, baina oraindik poesiak maite gaituela dirudi. Bere hitzak ere neure sentitu ditut. Bi urteko negarraren itsasoan ia urtu naiz, baina bihotzak taupaka segitzen dit hau idatz dezadan, denok zauritzen baitugu noizbait norbait, inor inondik inora bezala. Ametsetakoa izan zen maitasunezko bitsa eskuetan, eta zauria bihotzean, berriz, benetakoa...
|
|
Sortu Tamaina Deskargak |
2016-02-29 529.77 KB 505 |