Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IGARTUA BENGOA,Karmele "Gutuna"Mugalari. GARA. 2006-3-11,8.or. Parisen, 2006ko martxoaren 2an Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzuetan irudikatu nuen zure izatea eta...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Oroitzapenek diraute" Mugalari .GARA . 2006-2-18 , 8.or. Gaur ez du libururik ekarri; presaka izango da, edo, ahantzi egingo zitzaion, edo, agian norbaitekin hitzordua du, edo... Dena dela, ia lehenbailehen alde egiten duen. Behingoz, garaiz itxi ahal izango dut. – Mesedez...! – Bai...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MUGERTZA UNANUE, Juan Luis "Orduko zinemak" Mugalari . GARA . 2006-2-11 , 8.or. Gure ohiko jantziak praka motzak zirenean, ez bat, ez bi, hiru zinema genituen herrian. Bata, herriaren goialdean zegoen eta “Odeon” zuen izena. Harroena, zalantzarik gabe, bere neonezko argikeinukariak piztuta gaueko saioetan. Bestea, erdialdean errekaren ondoan aingirez eta barboez inguraturik. Honek izen bat baino gehiago izan zituen. Oso aspaldian, “Parroquial” esaten zioten eta Serafino parrokoak izaten zuen zinemaren ardura...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

ARANGUREN MUGIKA,Josune "Habi-ohea"Mugalari .GARA . 2006-2-4 , 8.or Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGARTUA BENGOA,Karmele "Gaur arte" Gutun liburua. Argitaratu gabea. 2006ko IDAZLE ESKOLAko BEKAn saritua ...Urtarril hasierako aurkezpenean ezagutu zintudan, gainerako ikaskide guztiekin batera, eta, bai, erreparatu nuen zure erakargarritasunean; gutxitan gertatzen zait eta, aspaldian, ez. Goitik behera aztertu zintudan; segundo gutxi batzutan irudikatu nuen zure izatea eta...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

AZKARATE TORNER, Gorka "Bakardadearen mende" 2006 eginda argitaratu gabe. Iratzargailuaren txirrin hotsa entzutea ez zen, neguko goiz goibel hartan, buruan mailukada bat jasotzea baino askoz hobea izan; norabidea galdurik, begiak irekitzeko ahalmenik gabe, loaldiaren bat-bateko etenak atsekabea sorrarazi zion Martini, ohetik besoa atera eta minutu erdi amaigabean oihuka aritu zen aparailu madarikatu hura itzaltzen zuen bitartean. Gau osoan zehar izarapeko berotasunak laztandu zuen gorputz hark gelako hotzaren ziztada nabaritu zuen, Martinek bi besoak luzatu eta ohetik irteteko keinua egin zuenean...

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago