Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25804
JAUREGI,Izaskun" Itsusi" Luma berrien eleak 2005,3 zenb. 42 or. Egunero jartzen da itsusi. Berak badaki. Eta badaki ikusten dugunok, edo behintzat berari arreta pixka bat jartzen diogunok, badakigula. Nahita itsusten dela. Propio zatartzen duela bere itxura. Eta aldi berean bere burua. Goizero margotzen ditu ezpainak zartatua dagoen ispilu txiki batean begiak iltzatzen dituen bitartean. Ezpainak ezezik inguruko mutur guztia pintatzen du, ia-ia sudur zuloak estaltzeraino. Eta gehienetan aurrealdeko hortzaren batean marka gorriren bat uzten du. Margotzen ari denean polit jarri nahian baino, ezpainak ezkutatu nahian dabilela dirudi. Eta lortzendu. Emaitza ikaragarria da.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26132
ARANGUREN,Josune" Habi-ohea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 43or.Ilun irakurri ninduzun azken gutunean, badakit. Gaur ere banator negar malkoz idatziriko papera eskuartean dudala. Gaur ere nire txanda da, entzun! Ez didazu hitz egin nahi, beraz, entzun. Ilun usaindu ninduzun utzi nizun azken argazkian, badakit: irribarre isila, begirada galdua, buru makurra, hezur estuak eta azal zimurra antzeman zenizkidan. Eta bihotza? Eskerrak, eskerrak hura ikusterik ez zenuen izan.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27315
LAZKANO IBARBIA,Edurne" Tentazioak" Luma berrien eleak 2005, 3zenb. 44-45 or. Tipustapan etorri dira, batere abisurik eman gabe, zalapartarik gabe. Normalean ondo igartzen zaie nondik dabiltzan, baina gaurkoan jokoz kanpo harrapatu gaituzte erabat. Atea zabaldu orduko galderak, zein bizi garen hemen, bakoitzaren urteak, etxeko denon arteko harremanak. «Familia mota tradizionala» lerroan gurutzea egin du.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24496
ASOLO,Leontzi" Amandrearenak" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 19-20 or. Amandre zenari Carmen monjia esaten zioten auzoan. Nire oroitzapenean beti izan da amandre elizkoia, umetan besotik helduta mezetara eramaten ninduenean bezala, edo eskolatik bueltan telebisioan Barrio Sesamo ikusi beharrean arrosarioa erreza arazten zigunean bezala. Baina gauza bat amandrea elizkoia izatea da eta beste bat auzoan Carmen monjia deitzea.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vega Olaeta,Ziortza
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25500
VEGA OLAETA,Ziortza "Txanogorritxo" L.Luma berrien eleak. 5.zenb., 9. or. Txanogorritxo maitea: Ane naiz, zazpi urte daukat. Poz-pozik joaten naiz egunero ikastolara; gauza asko ikasi ditut dagoeneko. Atzo irakasleak zure berri eman zigun. Ipuina kontatu behar zigula, Txanogorritxo izeneko neskatila batena. Niri izen inozoa iruditu zitzaidan, izan ere, gure eskolan ez dago inor horrelako izenarekin. Nire lagunen izenak Olatz, Irati, Ander dira...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zunzunegi Garmendia,J.Mª
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26694
ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Basoa" L.Luma berrien eleak.2005, 2.zenb.15.or BEGIAK ZABAL-ZABALIK zituzten, kliskatzeko ere ahaztuta; bazirudien hipnotizatuta zeudela, halakoa baitzen lau txorikumeen estasia. Pozaren pozez, bihotz-taupadek paparreko lumak astinduz, mokoz bestalde jaurti zituzten txioak txirikordatzeari ekin zioten, ingurunea lurrineztatuko zuen pentagrarna alai bat osatzeraino...