Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Igartua Bengoa, Karmele
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26836
IGARTUA BENGOA,Karmele "Zelan barru horietan?"NABARRA, 2007ko iraila 78.zenb. 8-9.or. Ihintza Zelan, barru horietan? Bustita esnatu ditun arrosa hostoak eta arantzak behe lainotan, eta lore-begi gorriak, edo zuriak, bil-bil eginda, barruetan...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Orzaiz Galarza,Ion
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25995
ORZAIZ GALARZA,Ion " Errepide ertzeko kafetegia" Mugalari. GARA. 2007-7-7, 8.or. Jakesen zain nengoen eta hasia nintzen kezkatzen. Hamaiketan geldituak ginen; hamabiak hamar gutxi, erlojuaren arabera. Beste aukera bat emanen niola zin egin nion neure buruari, eta han gelditu nintzen, zain. Barraren gainean, nire aldamenean, hiru kafe katilu zeuden. Hirurak erdi hutsik. Eta hautsontzia, zigarrokinez mukuru. Bizpahiru txokor eta mutxikin alboratu nituen, errauts piloan nire zigarroa itzali ahal izateko...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Ziaurriz Albizu,Maider
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25411
ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Eklipsea" Administrazioa Euskaraz, IVAP 2007ko Uztaila. 57, zenb. Hamaikak eta hogeita bost dira Garbiñeren ordenagailuan. Kalkulatuta dauka. Minutu baten gorabehera izaten da, baina ez du hutsik egiten. Burua jiratu, eta hortxe aurkitu du, indar betean.Ipurdiarekin bultza eginez, atzera eraman du aulkia, eta pertsiana itxi du, zakar...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Elexpuru,Andoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 23841
ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Bilboko Berlin" Mugalari. GARA 2007-6-30, 8. or. Batzutan, Bilbon barna paseoanibiltzeko egun ederrak izatendira. Hodeiek itzalik gabekohiria lagatzen dutenean. Etagustura joaten naiz, paseoan.Nahiz eta gehienetan jende gehiegi dagoen.Eta nik, hiri batek eskaintzen dizkidanbakardadezko mementoak ditut gustuko.Igande goizak, adibidez. Igande goizak, etabizikletan, askoz hobe. Mementoz, ez naizhurbildu igande goiz batez Bilbora bizikletan...baina egiteke dudan proiektua da.Ahalik eta lasterren, zer arraio...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Munarriz Eraso,J.M.
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 23818
MUNARRIZ ERASO, Juan Miguel " Bazkaria prest dago!" L.Luma berrien eleak. 5.zenb.10-11.or.Haizezko-garbigailua sakatu dut. Euria gogor ari du eta, berehala, kalea hustu da. Ospitalera iritsi naiz eta, bestetan ez bezala, sarreraren bertze aldean aparkatzeko lekua aurkitu dut. Autoan geratu naiz euri jasa noiz amaituko. Alferrik dela erabaki dut eta aitaren batean atariraino egin dut korrika...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Odriozola Sustaeta,Iñaki
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25118
ODRIOZOLA SUSTAETA, Iñaki " Jainkoaren bila"L.Luma berrien eleak 5.zenb.19-20.or. Herenegun goizetik maitea zen hila. Kalera irten nintzen jainkoaren bila. Etsiturik nenbilen. Maitea ohean, zuri-zuri, gogorturik; eta, jainkoa, auskalo. Telefonoen listinean begiratzen aritu nintzen, ordu pare bat bai, eta ezer ere ez.