Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zarraua, Irene
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2467
ZARRAUA, Irene" Belar artean dago sugea"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 971zk.30-31or. Hilerrirako bidean, funerariakoa harriturik zegoen gertatutakoarekin. Inoiz ez zuen horrelakorik ikusi. Hilerrirantz zihoan autoan herriko apaizarekin, eta azken agurra esatera inor azaldu ez zen gorpu batekin. Aldez aurretik tanatorioan bertan ere sentitua zuen egonezina, halako hotzikara bat, kutxari tapa jartzean...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Ruiz Sarrias,Odei
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2277
RUIZ SARRIAS, Odei " Betiereko itzulera" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 970zk.32-33or. Miles Davisen “Blue in Green” sonatua jarri du. Ordenagailuan idatzi du «Miles Davisen ‘Blue in Green’ sonatua jarri du». Pantaila zurian hitzak agertuz eta desagertuz tronpeta sosegatuaren erritmo etena imitatuz. Eta zer zentzutan idatzi? Adierazterik balu...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gartziarena San Policarpo, Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2463
GARTZIARENA, Mikel" Biharamuna" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 969zk.32-33or.Bero-sapa itogarria. Elastikorik gabeko bi gazte txalupa baten gainean. Izerdi-patsetan azala, labainkor. Kopetan behera eguzki-krema errekastoa, distiratsu. Urruti dago portua. Urruti bueltatzeko ordua. Aspaldi ez dietela kanaberei erreparatzen; etzanak eta ertzaren kontra, txalupako bi arraunak bezala...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Martinez de Cerio, Esti
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2409
MARTINEZ de CERIO, Esti " Itzulera" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 968zk.32-33or. Nekez zebilen haizea. Bazkalordua eta itzal laburrak; beste egun sargori bat Kubako hiriburuan. Egarri eguna Chekjovek esango lukeen eran, edo amona Celiak biboteko izerdia eskumuturrarekin lehortzen zuenean zioen bezala: “un calor de carajo”...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Erasun Urtzelaieta,Arantxa
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2527
ERASUN URTZELAIETA, Arantxa " Urruneko garaipena" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 967zk.32-33or.Sukaldean afarirako tortilla prestatzen duen bitartean, azken bisitan ekarri dioten musikarekin erritmoa biziagotzen du. Idazleak irlatik igorritako hitzak musikatu dituzte Gosekoek, eta bitxiak zein gozagarriak zaizkio Euskal Herritik iritsi diren azken abestiak. Etxeko musika entzutea, dastatzea maite du.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Telleria Mujika, Amaia
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 2338
TELLERIA MUJIKA, Amaia" Odol hotzekoak"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 966zk.28-29or.Jakina da sugegorriek maite dutela eguzkitan egotea. Topatzen dute txoko bat, jartzen dira bertan geldigeldi, eta halaxe egoten dira suge arrek paella prest dagoela esaten dieten arte. Sugegorri on guztiek bezala, Terek ere ezkata distiratsuak erakutsi nahi ditu uda aurretik, errekaduak egitean edo jai eguerdiko txuria hartzean...