Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 

WISLAWA SZYMBORSKA " Unea". Itzulpena IGARTUA BENGOA, Karmele.

CASANDRARENTZAT BAKARRIZKETA 
Ni naiz, Casandra,
Eta hau sutauts azpiko nire hiria da.
Eta hau nire Manila da eta hauek nire profeta-sokak.
Eta hau zalantzaz betetako nire burua da.
Egia da. Garaitu egiten dut.
 
Nire zentzutasuna
Zerua distirant gorriz kolpatzeraino iritsi zen.
Horrelako ikuskerak
Sinistuak ez diren profetek bakarrik izaten dituzte.
Gauzak gaizki egiten hasi ziren haiek bakarrik
Eta guztia bete ahal izango litzateke
Inoiz existituko ez balitz bezalaxe.
Orain ondo gogoratzen dut
Nola jendea, ni ikustean esaldiaren erdian isilik geratzen zen.
Barrea eten egiten zen.
Eskuak apartatu egiten ziren.
Haurrak euren amengana abiatzen ziren korrika.
Ez nituen ezagutzen, ez eta euren izen hauskorrak ere
Eta hosto berdearen inguruko abesti hori…
Inork ez zuen bukatu nire aurrean.
 
Nik maite nituen.
Baina goialdeetatik maite nituen.
Bizitzaren goialdeetatik.
Etorkizunetik.Bada beti hutsik den leku bat
Nondik errazena heriotza ikustea den.
Sentitzen dut nire ahotsa latza izatea.
Behartu zuen buruak izarretik –oihukatzen nuen –
Behatu zuen buruak izarretatik.
Entzuten nindute eta begirada makurtzen zuten.
Bizitza bizitzen zuten.
Beldurrez betetrik
Kondenaturik.
Jaio orduko agurrerako gorputzetan.
Baina itxaropen heze bat zen haiengan,
suziri bat, betazaleen ireki-itxiueraz elikatzen zena.
Berariek bazekiten une bat besterik ez zela
zena zelakoa
haren aurretik…
Arrazoi nuen nik.
Gertatzen dena da horrek ez duela ezer esan nahi.
Eta hauek nire arropa xigortuak dira.
Eta hauek nire profeta trastea.
Eta hau nire aurpegiaren keinua.
Ederra izan zitekeenik ez zekien aurpegi bat.
 

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago