Sudur gorria jantzi nuenekoa bezalakoxea da enamoratzea. Lehenengo aldiz sentitu nuen zirrara hura maitemintzea dela uste dut; maitemindu nintzela uste dut. Mindu bai, mindu! Neure begiek gorritasun bat ikusi zuten, gorritasun hark barnea inarrosi zidan eta lehenago hutsik nuen puxika bete egin zen...